BreakOnStage 2017 jaialdirako sarrerak

13 February, 2017

BreakOnStage 2017 jaialdirako sarrerak merkeago EGK-ko elkarteentzat

BreakOnStage 2017 jaialdirako sarrerak merkeago lortzeko aukera dago EGK-ko elkarteentzat. Gazte taldeentzat %30eko deskontua daukagu, hau da, 7€tan. Taldeak gutxienez 8 gaztez osatuta egon behar dira.

Sarrerak lortzeko modua hau da:

1.- Ondorengo kontu korrontean dagokion kopurua ingresatu:  BBK 2095 0038 51 9105842001 Kontzeptua: “EGK + (taldearen izena)
2.- Ingresoa egina dagoela konfirmatu stage@breakonstage.com helbidean. Sarrerak Correos bidez bidaltzeko helbidea idatzi.
3.- Faktura nahi baduzue datuak eman.

Dudaren bat badago telefonoz deitu dezakezu: 610 787 771 Ander

BreakOnStage 2017, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia, Martxoaren 25ean ospatuko da Bilbao Arenan 18:45etatik 21:00etara, ondoren rap kontzertuak egongo dira.
Urtero 5000 ikusle inguru biltzen dituen jaialdi honetan kultura urbanoaren espezialitate anitzak taularatuko dira: Europako breakdance talde onenak, ranpa erraldoi batean BMX Big Air jauziak, Urban Dance talde koreografiak, Parkour erakustaldiak…  20 ikuskizun labur eta harrigarri taularatuko dira 2 ordutan zehar.

Informazio gehiago www.breakonstage.com webgunean

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.