BreakOnStage 2015

16 February, 2015

Gazteek sortutako BreakOnStage 2015 ikuskizunerako sarrerak 7 eurotan lor itzazu EGKren eskutik

Beste behin, BreakOnStage 2015 ikuskizun gazterako sarrerak merkeago lortzeko aukera eskaintzen da EGKren eskutik. Apirilaren 25ean Bilbao Arena egingo den kale kulturen jaialdiaren 15. edizioa izango da eta sarrerak 7 eurotan eskura daitezke, hau da, %30eko deskontuarekin. Hau lortzeko, 8 lagun baino gehiagoko taldeak osatu behar dira eta stage@breakonstage.com helbidera email bat bidali.

4000 ikusle baino gehiago espero dira Arriola Antzokia elkarteak antolatzen duen ekitaldian (Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Kutxabank, Eusko Jaurlaritza eta Gaztearen laguntzarekin). Gazteek sortutako eta gazteei zuzendutako bi ordutako festan, break dance, scooter freestyle, parkour, DJak eta kontzertuak aurkeztuko dira.

Irudian klik egin webgunean sartu eta bideoa ikusteko:

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.