Break on Stage 2013

8 March, 2013

Break on Stage jaialdirako sarrera merkeagoak lortu ditzakezu

Apirilaren 20an (larunbata) Bilboko Bilbao Arenan ospatuko den Break on Stage 2013 jaialdira joan nahi al duzu? Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) elkarteren bateko kide baldin bazara… sarrerak merkeago lortu ditzakezu! Zortzi pertsonako talde bat osatu behar duzue (zuen elkarteko lagunen artean edo EGK-ko beste elkarteetako kideekin batera). Behin taldea sortuta… sarrera bakoitza 10 eurotan ordaindu beharrean, 6 eurotan eskuratu ahal izango duzue! (hau da, %40ko deskontua lortuko duzue).

Eskaintza hau baliatzeko azken eguna apirilaren 12a izango da. Lortu zuen sarrerak stage@breakonstage.com helbidera idatziz. Xehetasun gehiago ezagutu nahi izanez gero, gurekin kontaktuan jarri zaitezke ere, 94 443 61 43 telefonora deituz (Urtzirekin hitz egin).

Bitartean, hemen dituzue aurtengo edizioaren kartela!

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.