Gero eta gutxiago falta da Euskadiko Gazteriaren Kontseilua osatzen dugun elkarte guztiok berriro ere elkarren berri izateko! Izan ere, badugu urteko Batzar Orokorra egiteko eguna eta tokia. Animatuko Kontseiluko Batzarrean egotera?
- NOIZ? Martxoaren 15ean, larunbata, 09.45etatik aurrera.
- NON? Bizkaiko boluntariotzarako eta parte-hartzerako agentzian, Boluntan. Bilboko Zabalbide kalean dago, 1. zenbakian.
- ZER? Kontseiluko Batzarrean, besteak beste, 2013ko memoria eta 2014ko plangintza eztabaidatuko ditugu, elkarte berrien sarrera bozkatuko dugu eta etorkizunean zer nolako Gazteriaren Kontseilua nahi dugun zehaztuko duen Indartzen prozesuari buruz hitz egiteko aukera izango dugu ere.
Zure elkartea EGK-ko kide baldin bada, e-mailez jasoko dituzue xehetasun guztiak. Edozein zalantzarako, idatzi koordinatzaile@egk.eus helbidera edo deitu gure telefonoetara.
Laster arte!