Ostirala baino lehen izena eman! Larunbatean, Bilbon, GAZTEAK SAREAN: LIBRE? jardunaldia

13 February, 2012

Ostirala baino lehen izena eman! Larunbatean, Bilbon, GAZTEAK SAREAN: LIBRE? jardunaldia

Twitter, Tuenti, Facebook, Flickr, Youtube, N-1, Gaztelink…  Ahalguztidunak ala antzuak? Salbazioa ala deabrua?  Zenbateraino dira sozialak sare sozialak? Eta zenbateraino saretzen dute sare horiek? GAZTEAK SAREAN: LIBRE? jardunaldia

Gazteok eta gazte elkarteok sareak baliatzen ditugu, eta askotan ezbaian gaude, egiten ari garenaren balioaz eta egokitasunaz (eta, erabiltzen ez baditugu, ez ote genituzke erabili beharko galdetzen diogu gure buruari…).

Argiak eta itzalak aztertzeko, zalantzak argitzeko eta elkarrekin eztabaidatzeko eta eragile ezberdinen esperientziak elkarrekin konpartitzeko, egun osoko jardunaldia antolatu du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, Gazteak sarean: libre? izenburupean.

Luxuzko hiru sarelari izango ditugu gurekin.

Batetik, sare sozialen indarguneak eta arriskuak azetrtuko dituzten bi blogari:

  • Gorka Julio, web garatzailea, teketen.com blogaren sortzailea, hacktibista eta hainbat hedabideetako kolaboratzailea (Berria, info7, Euskadi Irratia, Kontaizu…).
  • Patxi Gaztelumendi kazetaria, aktibista eta euskalherria.info atariaren aita. Info7 eta Hamaika Telebistan saio bana egiten du ere.

Bestetik, Plataforma digital eta sare sozialei probetxua ateratzen lagunduko digu beste sarelari geldiezin batek:

  • Aiora Kintana, arte hezitzailea eta  sare sozialen kudeatzailea, beste gauza askoren artean. Isuri  proiektuaren koordinatzailea.


APUNTATU!

  • Eguna: otsailaren 18an, larunbata.
  • Ordutegia: 10.00etatik 14.00etara.
  • Tokia: EGKren Bilboko egoitzan. Autonomia kalea, 44, behea.
  • Hizkuntza: euskaraz.
  • Izena emateko: komunika@egk.eus. Dohainik da.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.