Bilboko ikasteko espazioei buruz

14 March, 2016

Gazteen iritzia eta proposamenak jaso nahi ditugu Bilboko ikasteko espazioei buruz

Ikasleek klase orduetatik kanpo beste horrenbeste ordu erabiltzen dituzte ikasteko. EGK-k espazio hauen erabileraren azterketa bat egin nahi du eta gazte erabiltzaileen hitzetatik hobekuntzarako proposamenak jaso. Informazio hori aztertu ondoren, administrazioari txosten bat helaraziko dio jasotako datu eta ideiekin.

Hau burutu ahal izateko, gazteei galdetegi motz eta erraz bat betetzea eskatzen zaie, 5 minutu besterik ez dira behar eta honi esker gazteek Bilboko udalak eskaintzen dituen espazioen erabilera eta egunerokotasunean sortzen diren arazoen berri emateaz gain, horien inguruko balorazio eta esperientziak helarazteko aukera izango dute.

KLIK EGIN HEMEN GALDETEGIA BETETZEKO

Hauek dira galdetegian topatuko diren atalak:

1- Espazioak: eskainitako espazioak nahikoak dira? Bilbo erdigunean egon beharrean auzoetan ere modu aktiboan egon beharko lirateke?

2- Ordutegia: egokia dela uste duzu? Asteburuetan zehar ordutegiak berezia izan beharko luke?

3- Baliabideak: taldean lan egiteko espazioak beharko lirateke? Wifi-a, fotokopiagailuak edo bestelako tresnaren baten gabezia nabaritzen duzu?

4- Esperientziak eta proposamen zehatzak helarazteko aukera.

Formularioa modu anonimoan beteko da, baina amaieran harremanetarako emaila uzteko aukera dago. Hori egiten dutene, formularioan jasotako proposamen guztiak bidaliko zaizkie eta proiektuaren inguruko prozesuaren berri izango dute.

Galdetegia martxoaren 23a arte egongo da irekia.

EGK-k galdetegia betetzeko gazteen denbora eta laguntza eskertu nahi du.

Galdera, zalantza edo iritzirik eman nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan Hezkuntza lan arloko teknikariarekin (Oiane): 944 43 61 43 telefonora deituz edo hezkuntza@egk.eus helbidera email bat bidaliz.

 

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.