Bilbo ibiltzera! ekimeneko kartela

14 June, 2016

Bilbo ibilitzera goaz!

GazteOlinpiadak abian da!

Antolaketa talde gaztean hainbat ideia izan ditugu eta parte-hartzera gonbidatze aldera zuekin elkarbanatu nahi ditugu.

Dakizuen bezala, GazteOlinpiadak ekimen gazte, parte-hartzaile eta barne-hartzailea da. Horretarako, kirola hartzen dugu ardatz eta aurtengo dinamikak Bilbon garatuko ditugu, ospakizun finala urriaren 1ean izango delarik.

Bilboko Udalak Kirola sustatzeko proposamenak helarazteko gonbita egin digu eta aukera paregabea dela ulertuta, gazteok erronka hau onartu dugu. Horretarako antolatu dugu Bilbo ibiltzera eguna.

Bilbok Kirola egiteko dituen baliabideen gaineko proposamenak egiteko modurik onena espazioetara bertaratzea dela uste dugu, ikustea, probatzea, auzotarrekin hitz egitea, argazkiak ateratzea… Horretarako, aisialdirako mapa oinarri hartuko dugu eta Bilbo ibiltzera!.

EKAINAREN 25ean geratuko gara Bilboko Etxebarria parkean, metroaren irteeran 10:30ean, taldeka banatu eta auzoka aztertuko ditugu kirol eremuak.

Gurekin batera Bilbo barnean ibiltzera gonbidatu nahi zaituztegu.

*Antolaketa taldearen batzarrera (ekainaren 17an) edota txangora etorri nahi izanez gero: apunta zaitez!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.