Bilbao ibiltzen argazkiak

25 June, 2016

Bilbo Ibiltzeneko argazkiak

Bilbo ibiltzen eguna antolatu genuen Bilboko Udalak Kirola sustatzeko proposamenak helarazteko gonbita eginda. Larunbat honetan Bizkaiako hiriburuko Etxebarria eta Europa parkeetan egon ginen Kale Dor Kayiko elkarteko gazteekin batera espazio hauek ikusten eta hobekuntzarako proposamenak egiten. Ekimen honen bitartez aukera paregabe hau aprobetxatu nahi izan genuen kirol eremuak aztertu eta gabeziak hobetzeko.

Helburua datorren urriaren 1ean ospatuko ditugun GazteOlinpiadei begira kirol espazio egokiak bilatzea zen, eta, era berean, udalarekin dugun harremana baliatuz kirola egiteko espazioen balorazioa egitea. Era honetan, topatzen ditugun gabeziak Bilboko Udalari helaraziko dizkiogu hobe ditzaten. Eta zuk, nola ez, ekarpenak izanez gero konta iezazkiguzu partehartze@egk.org helbide elektronikoan

Jarraian dituzu egunean atera genituen argazkiak

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.