Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Berdintasun lan arloa berreskuratu du. Aste honetan teknikari berri batek lan honi ekin dio eta urtean honetan genero eta LGTB berdintasunaren inguruko jarduerak egingo ditu Emakunderekin sinatutako hitzarmen bati esker. Teknikari berria Norma Ageitos Urain gazte mutrikuarra da eta dagoeneko 2016ko plangintzarekin lanean jarri da eta, besteak beste, aurten emakume gazteen laneratzea landuko da.
Normak Bilboko egoitzan (Autonomia kalea, 44) lana egingo du eta laster Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) hainbat kiderekin elkartzen hasiko da. Berarekin harremanetan jarri edo proposamenaren bat egin nahi izanez gero, e-maila idatzi berdintasuna@egk.eus helbidera edo 944 43 61 43 telefonora dei dezakezu. Ez izan lotsarik!