BELAUNALDIA II. ITZULERA: Astialdiko argazki lehiaketa
Astialdi munduan sartuta bazaude eta argazkiak egitea gustuko baduzu, Belaunaldia II. Itzulera* da zure lehiaketa. Parte hartzea oso erreza da: hartu argazki kamara eta islatu zure taldeko ekintzak eta egiten duzuen lana. Aukeratu hiru argazki eta urriaren 21a baino lehen bidali itzazu zure astialdi-taldearen federaziora edo astialdiforoa@egk.eus helbidera.
Astialdi mugimendutik egiten den lana ezagutarazi nahi dugu, eta horretarako zure objektiboa ezinbestekoa zaigu. Anima zaitez eta lagundu astialdi taldeen lana zabaltzen!
Sariak eta zehaztasun guztiak oinarrietan dauzkazue:
* Iaz abiatu zen ‘Mundua txikituko duen belaunaldia (berriz eraikitzeko)’ kanpainaren bigarren zatia.
Antolatzailea:
Gazteriaren Kontseiluaren baitan lan egiten duen Astialdi Foroa.