Denok elkarren berri izateko unea iritsi da! Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik, gure Urteko Batzar Orokorra deitu dugu. Bertara, EGK osatzen duzuen elkarte guztiak zaudete deituta. Elkar ikusiko dugu ezta?
- Noiz? martxoaren 16an, larunbata, goizez eta arratsaldez. Ordutegia hobeto zehaztuko dugu.
- Non? Gasteizko Judimendi gizartetxean.
- Zer? Batzarrean, urtean zehar EGKren jarduna zuzentzen duen Batzorde Iraunkorreko kide berriak aukeratzeko unea izango da, presidentea barne. Bestalde, 2012ko memoria eta 2013ko plangintza eztabaidatuko ditugu. Eta, nola ez: elkarte berrien sarreraren inguruan bozkatuko dugu
Batzarrera oso galduta ez iristeko, hiru topaketa egingo ditugu aldez aurretik:
ARABA: Otsailaren 27an, asteazkena, 18.30etan Gasteizko EGK-ko egoitzan (Ramiro de Maeztu 15, behea).
BIZKAIA: Martxoaren 6an, asteazkena, 18.30etan EGK-ko Bilboko egoitzan (Autonomia 44, behea).
GIPUZKOA: Otsailaren 26an, asteartea, 18.30etan Donostiako EGK-ko egoitzan (Andia 11 nagusia, lehenengo solairua).
Zure elkartea EGK-ko kide bada, xehetasun guztiak jasoko dituzue e-mailean.
Gazteriaren Kontseiluko kide ez bazarete, baina parte-hartzeko aukera aztertzen ari baldin bazarete, idatzi koordinatzaile@egk.eus helbidera.
Laster arte! Batzarrean ikusiko dugu elkar!