Lokarrik gonbidatuta, pasa den larunbatean (azaroak 27), bakeaz solastu genuen Aieten Alternatiba, Aralar, EGI, Ezker abertzalea, Gazte Abertzaleak, Juventudes Socialistas de Euskadi, Juventudes Socialistas de Navarra, Gazteok Bai eta STEE-EILAS taldeetako gazteekin. Zehazki, formakuntza tailer bat jaso genuen Kristian Herbolzheimer-ren eskutik (Conciliation Resources), bakea eta gatazken kudeaketaren inguruan (gazteria ardatz).
Benetan aberasgarria izan zen elkarrekin esertzea, bakea nola eraiki hausnartzeko. Ea gero eta gehiago biltzen garen!