Bake eta Bizikidetza lan-arloak azken hiru urteetan egindako lanaren aurkezpena

3 March, 2017

Bake eta Bizikidetza lan-arloak azken hiru urteetan egindako lanaren aurkezpena

Bart arratsaldean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Bake eta Bizikidetza lan-arloak azken hiru urteetan egindako lanaren aurkezpena egin zuen. Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiarekin sinatutako hitzarmenaren barnean egindako hainbat tailer, formakuntza eta ekitaldi barnebiltzen dituen ‘Gazteak eta Bakea. Iraganari buruzko hausnarketak, orainaldiko aukerak, etorkizuneko erronkak’ liburua aurkeztu eta ‘Gazteon aukera: elkarbizitzaren erronka’ dokumentala proiektatu ziren.

Ekitaldia hasieran hitza hartu zuten Miren Azkaratek, 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak; Maialen Olabek, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidentak; Jonan Fernandezek, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari nagusiak; eta Elvira C. García Vidalesek, EGK-ko Bake eta Bizikidetza teknikariak. Nahi izanez gero hemen dituzu hitzaldiak.

Ziurrenik zure buruari galdezka ariko zara: zer kontatzen dute liburu eta dokumentalak? Eskari nagusia espazioak sortzea da, zehazki jarreren arteko gerturatzea eta irtenbide elkarbanatuak errazten dituzten elkarrizketa-espazioak. Hauek gazteriari eskaintzea ezinbestekoa da hainbat langa eta aurreiritzi disolbatzen lagunduko dutelako eta zenbait sektore ideologiko oraindik murgilduta dauden inmobilismotik ateratzea ahalbidetuko dutelako. Gainera, hori eginez gero, pertsona gazteak bakea eta bizikidetza orainaldian finkatzeko esfortzuan partaide sentitzea lortuko dugu, baita iraganean gertatutakoa errepika ez dadila bermatzea.

Era berean, islatu nahi izan genuen hiru urte hauetan helburu nagusia ez dela izan adostasunetara heltzea, baizik eta pentsamenduez, jokaerez, erlazioez, emozioez, oroitzapenez eta kontradikzioez hitz egitea. Horregatik egin dugu lan talde txikiko dinamiken bidez, hauetan konfiantza modu naturalagoan sortzen delako.

Unean uneko jarraipena egin genuen atzo Twitter kontuan. Ikusi nahi baduzu bila ezazu gure kontua edo #Bakeahots traola. Instagram kontuan ere argazkiak igo genituen. Ez dugu aukera galdu nahi bertaratu zineten guztioi eskerrak emateko. Oso egun polita izan zen EGK osatzen dugun taldearentzat. Hurrengo helburua gazteek jarritako erronka betetzea da: egindako eskari, proposamen eta bestelakoak gizarteratzea eta administrazioei helaraztea. Laster emango dizuegu berri gehiago. Bien bitartean, hedabideetara bidalitako prentsa-dosierra duzu hemen. Baita prentsa-oharra ere.

Oraingoz hedabideetan izandako agerraldiak hemen dituzu (joango gara eguneratzen):

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.