Ipar Irlandako gazte ordezkaritzarekin Bakea eta Bizikidetza landu dugu

23 October, 2014

EGK Ipar Irlandako ordezkaritza batekin bildu da Bake, Bizikidetza eta gazteen inguruan lan egiteko

Euskadik eta Ipar Irlandak batera partekatu eta aurkeztuko dituzte Europako erakundeen aurrean bakearen eta elkarbizitzaren gaineko lankidetza-proiektuak, zehazki, biktimei, hezkuntzari, gaztediari eta birgizarteratzeari buruzko lankidetza-proiektuak. Aste honetan Bilbon ospatzen ari den topaketan itxi den lankidetza honetan Europako PEACE IV programaren baitan garatuko da. EGK-k Youth Action for Northern Ireland-ekin batera gazteen eremuan izandako bileretan parte-hartu du.

Bi eguneko bileretan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Youth Action for Northern Ireland-ek esperientziak elkarbanatu, Ipar Irlanda eta Euskadiren arteko berdintasunak eta ezberdintasunak ikusi eta etorkizunean egiteko lankidetza bideak aztertu ditugu. Halaber, Ipar Irlandako bisitariek Euskadin Bakea, Bizikidetza eta gazteekin aurrera eraman diren proiektuak ezagutzeko aukera izan dute, Lokarri eta Kiribil bezalako eragile sozialekin.

Jonan Fernándezek, Bakegintza eta Elkarbizitzarako idazkari nagusiak, eta Pat Coganek, SEUPBeko (EBko programa bereziak kudeatzeko ardura duen erakundeko) zuzendariak jardunaldi oso interesgarriak izan direla azpimarratu dute. Hasierako akordio horretatik abiatuta, SEUPB erakundeko ordezkaritza batek eta Eusko Jaurlaritzako beste batek osatutako talde batek datozen asteetan lau proiektu hauek atonduko dituzte, Peace IV izeneko programan sar baitaitezke.

Irekiak topaketa hauen inguruko informazioa eman du:

– Lehendakaritzan egindako harrera eta lehenengo kontaktua, klik egin hemen edukia ikusteko

– Lan jardunaldiak eta gero sortu diren ondorioak, klik egin hemen edukia ikusteko

ETBk ere bi ordezkaritzen arteko bileren berri eman du:

– Lehendakaritzan egindako harrera eta lehenengo kontaktua, klik egin hemen bideoa ikusteko

– Lan jardunaldiak eta gero sortu diren ondorioak, klik egin hemen bideoa ikusteko

Irudian, Ipar Irlandako delegazioaren ordezkariak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kide, Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol zuzendaria den Jon Redondo eta bake ekimenetan parte-hartu duten beste gazterekin batera. Ipar Irlandatik etorritako lagunek Euskadiko beste hainbat txoko ezagutuko dituzte, besteak beste, Gernikan ibiliko dira.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.