Eguna heldu da. Hiru urte hauetan zehar EGK-ko Bakea eta Bizikidetza lan-arloak egin duen lana ixteko momentua heldu da. Proiektu ugari izan dira. Gazte asko gerturatu zarete bakegintzari buruz hausnarketak eta proposamenak egitera. Eta guk, apurka-apurka, hiru urte horietan denak jaso ditugu eta liburu batean gorde. Ziklo amaiera heldu da 🙂
Liburua aurkezteko asmoarekin ekitaldi oso berezia antolatu dugu martxoaren 2an:
GAZTEAK ETA BAKEA: GOGOETA ETA PROPOSAMENEN GARAIA
Ekitaldi horretan ere hainbat esperientzia jasotzen dituen dokumentala proiektatuko dugu. Oraingoz trailer txiki bat aurkez dezakegu. Esker berezi eta pertsonala dokumentalean parte duzuen gazteei. Zuek gabe hau ezingo zen egin-eta!
Ziklo amaiera ekitaldia: eman izena!
Beraz, aukera errepikaezina da egindako lana ezagutu eta gazteok ditugun gogoetak partekatzeko! Animatuko al zara?
- Noiz: martxoaren 2an, osteguna
- Ordua: 18etatik 20etara
- Non: San Telmo Museoko Areto Nagusian (Donostia)
- Izena-emateko formularioa; https://goo.gl/forms/10EkUT5uXHmUDJEF3
- Izena emateko azken eguna: Otsailaren 28a
Bertan ikusiko garelakoan! Ez ahaztu izen ematea beharrezkoa dela!
Besarkada bero bat!