Badatoz aurtengo #Gazteolinpiadak ! Aurten ere egitarau oparoarekin!
EGK-k #GAZTEOLINPIADAK EKIMENERA GONBIDATZEN ZAITUZTE
Urtero bezala Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatu duen #GazteOlinpiadak ekimenean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Kirola, parte-hartzea eta inklusioa uztartzen dituen jaia, aurten Donostian ospatuko dugu Irailaren 16an. Bertan kirolaz disfrutatu eta hausnartuko dugu lagunartean. Kirol egokitua, esku pilota, parte-hartzea, tailerrak, sariak eta gauza gehiago…Galdu egingo duzue?
18-30 urte bitarte badituzu, eta kirola gustuko baduzu ez galdu denbora! Animatu zaitez! Ez zara damutuko. Izen-emateak: http://bit.ly/2vLDuQI
Irailaren 16an, larunbata.
Antiguoko pilotalekuan.
Goizeko 9etatik 15ak arte
Harremanetarako:
partehartze@egk.org / 688 676 099
Informazio gehiagorako sakatu #GazteOlinpiadak 2017 .
Gogoratu! EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira.