Ba al zenekien Administrazioak astialdiko begirale eta zuzendari tituluak aldatu nahi dituela, eta Lanbide Heziketako titulu eta profesionaltasun zertifikatu bihurtu? Aldaketa honek astialdi hezitzailea (hezkuntza ez-formala) hezkuntza formalaren moldeetara egokitzea suposatzen du neurri batean. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Astialdi Foroan parte hartzen duten talde eta eskolek titulazio berriak diseinatzeko prozesuan esku hartu nahi izan dute. Horretarako, eta hainbat topaketa eta bileren ostean, bere kezkak, oharrak eta proposamenak jasotzen dituen diskurtsoa idatzi dute. Dagoeneko txostena deskargatu dezakezu!
Aurrekarien berri izateko, Euskonews Gaztean argitaratutako EGKren artikulua irakurri dezakezu ere.