Apirila iritsi da eta hemen dago hilabete honen Apirileko Berriz Berria agenda! 3.000 harpidedun baino gehiagok jasotzen duten poster honetan, gazte elkarteek eta bestelako gizarte mugimendu eta eragileek antolatutako jardueren inguruan informatzen zaitugu. Nahi baduzu, gure agendari begirada bat bota ahal diozu ere. Gainera, Piztu! buletinera harpidetzen baldin bazara, hamabostean behin gazte elkartegintzari buruzko azken albisteak jasoko dituzu zure e-mailean. Edo, nahiago izanez gero, Facebook, Twitter eta Instagram bitartez mantenduko zaitugu azken deialdiei buruz informatuta.
Bestalde, elkarteren batean parte hartzen baldin baduzu eta egiten duzuena ezagutarazi nahi baduzu, komunika@egk.eus helbidera idatzi diezagukezu. Gero guk zabalduko dugu aipatutako bideen bidez.
Irudian sakatu Apirileko Berriz Berria ikusteko: