Apirilak 8, Sim Romik eta Kale Dor Kayikok 12. urtez ospatzen dugu eta aurten Plaza Barria hautatu dugu Bilboko kulturen arteko elkarbizitza hobetzen lagunduko duten esperientziak partekatzeko apirilaren 7an. Santurtziko Parke, Sestaoko Kasko, Barakaldo, Gurutzeta eta Bilboko Deustu-Lehendakari Agirre, Moyua-Diputacion, Unamuno-aldezaharra, Abando-Gran Via eta Santutxu-Zabalbideko metroko geltokietan ere aurki ahalko gaituzu lehenengo orduetan.
1971ko apirilaren 8an, mundu osoko ijitoak bildu ziren Ijito Herriaren Nazioarteko I. Biltzarrean, eta bertan Rom Herriaren bandera eta ereserkia aukeratzeaz gain, egun horretan Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatuko zela erabaki zuten.
ZATOZ! Hamaika ustekabe prestatu dugu gure eguna ospatu nahi dugun ijito zein ez ijitoentzat.
Egun ederra eman nahi baduzu, eta jendea ezagutu eta begirunea eta berdintasuna bezalako balioen alde egin nahi baduzu,zure zain egongo gara, apirilaren 7an Bilboko Plaza Barrian 11:00etatik 15:00etara.
Zatoz gurekin, guztiontzat da-eta!