Bolada luze baten ostean, 2015an Eusko Legebiltzarrean azkenik Etxebizitza Legea onartu zen, non hainbat plataforma eta eragileetatik eskatzen zen eskubidea onartu zen: etxebizitzarako eskubide subjektiboa. Hau da, bizigarria den bizilekurik ez duen eta bazterkeria sozial egoeran erortzeko arriskua duen pertsona orok alokairuko etxebizitzarako eskubidea izango du.
Egun, aipatutako eskubidea garatzen duen Dekretu-proiektua argitaratu da eta EGKtik zure ahotsa bildu nahi dugu, gazteon eta gazte elkarteen ahotsa bildu nahi dugu politikariek entzun dezaten. Zertan datza eskubideak? Gazteoi eragiten digu? Zein proposamen ditugu?
Pasa den otsailean abian jarri genuen etxebizitzaren gaia jorratzen duen lantaldea, eta, beste behin ere, parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Beste gazteekin zure iritzia eta ideiak elkarbanatu nahi badituzu hurrengo topaketara gonbidatzen zaitugu!
- ZER?: Emantzipa…ZER? Gazteak etxebizitza arloaren gainean batuko dituen eztabaida gunea sortu.
- NOIZ?: Apirilaren 6an (asteazkena), arratsaldeko 17:00etan.
- NON?: EGKren Bilboko egoitzan (Autonomia Kalea 44, behea)
Bertaratuko zarela konfirmatzea gustatuko litzaiguke (soilik egongo garen jende kopurua jakiteko) eta gerturatu ezin bazara baina zure iritziak helarazi nahi badizkiguzu, ondorengo aukerak dituzu:
Mail edo telefonoa: 945.22.06.01 (Ania) / bizibaldintzak@egk.eus
Ondo izan!
Informazio gehiago: Etxebizitza legea