Aldaketa sozialaren aldeko Sanjuan sua - Herria Abian

17 June, 2010

Aldaketa sozialaren aldeko Sanjuan sua

Krisia eragin duten errezetak sutara bota nahi al dituzu? Kapitalismoaren eredu zaharra kiskali nahi al duzu, eredu berri bat landatzen hasteko? Zatoz krisiaren kontrako eta aldaketaren aldeko sanjuan sua!  Solstizioaren bezperetan, ekainaren 19an (larunbata), eguerdiko 12.30ean Bilboko BBVAko egoitzaren parean, Herria Abian ekimenak (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua barne) sutzarra piztuko du eta muguiimendu sozialek sugarretara botako dituzte hipotekak, murrizketak, pribatizazioak, EEEak, kaleratzeak, erreformak, langabezia, prekarietatea, Bolonia Planak, gastu publiko eta sozialaren murrizketak, azpiegitura erraldoiak… EGK-k, bere aldetik, Esplotazio Kontratua erreko du!

Ekarri zuk ere nahi duzuna!

Erreketaren ondoren, urtean zehar prozesu partehartzaile baten bitartez definitzen joan izan den  ALDAKETARAKO abiapuntua aurkeztuko da.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.