Ezagutu nahi duzu Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde (GGKE) baten lana alor horretan? Zure koadrilarekin batera irudimenarekin (eta umore onarekin) jolastea gustatuko al litzaizuke? Hegoaldeko herrialde bateko jendearekin elkar bizitzea gustatuko al litzaizuke? 19 eta 30 urte bitartean badituzu eta Euskadin erroldatuta bazaude, edo bertan ikasi edo lan egiten baduzu, orduan, gustoko izango duzu Gazteak Hegoaren bila lehiaketa. Sekulako aukera aparteko esperientzia bizi ahal izateko. Ez galdu aukera, anima zaitez eta eman ezazu izena data pasa aurretik!
4 pertsonako taldea osatu eta Guatemalara bidaia egin ahalko duzue
Izen-ematea martxoaren 27ra arte.
Antolatzailea: Medicusmundi Bizkaia. Edozein zalantza izanez gero jar zaitez harremanetan haiekin edo behean topatuko duzun webgunean sar zaitez.
(Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, laguntzaileen artean).