Asamblea Extraordinaria

13 March, 2016

Batzorde kide berriak eta barne auditoreak onartu ditu EGK-k 35. Batzar Orokorrean

  • Itsaso Anduezak (Hezkide Eskola) EGK-ko presidente bezala jarraituko du, Iulia Caraseva (Mujeres Jóvenes de Euskadi) 1. presidenteorde berria izango da eta hiru elkarte berri Batzorde Iraunkorrean sartu dira
  • Adostasun handiko batzarra izan da; erabakiak aho batez hartu dira

Gasteiz, 2016ko martxoaren 12a. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Gasteizko El Pilar Gizarte Etxean egindako 35. Batzar Orokorrean  parte-hartze handia izan da. Urtero egiten den bilkurak, gazteekin lan egiten duten 60 euskal elkarte inguru biltzen dituenak, Batzar Iraunkorrean zeuden hutsunea bete du: 1. presidenteordea Iulia Caraseva (Mujeres Jóvenes de Euskadi) izan dira bertaratuen bozken bidez hautatuak. Horretaz gain, barne auditoreak aukeratu dira: Gaztepolis eta Gaztetxo Eskola.

EGK-k aurten ez du kide berririk izan; hiru elkartek ordea EGK utzi dute jardunik ez dutelako edo euren artean zuten gazteria taldeak indarra galdu edo desagertu delako. Talde horiek honakoak dira: Iratzarri, Ikasle Abertzaleak eta Ai laket. Aldaketa hauen ostean, EGK-k 57 kide izango ditu hemendik aurrera.

Adostasun handia 35. Batzar Orokorrean

EGK-ko elkarteek edo Batzorde Iraunkorrak proposamenak aurkezteko eskubidea daukate, eztabaidaren ondoren, Batzarrak onartu ditzan. Aurten, ordea, kideek ez dute bide hau erabili Batzarrera euren ideiak eramateko. Proposatutako puntuak aho batez onartu dira 35. Batzar Orokorrean.

Azkenik, EGK-k 2015an burutu zituen ekintzen memoria eta 2016erako aurrekontua eta lan-plangintza onartu dira.

Aurreko urteetan bezala, EGK-k hitzarmenak sinatuko ditu Eusko Jaurlaritza (Lehendakaritza, Gazteria Zuzendaritza eta Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia eta Emakunde), Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiarekin eta Gasteiz eta Bilboko udalekin.

Aurten lan-arlo hauek jorratuko dira: hezkuntza eta astialdia, enplegua eta etxebizitza, parte-hartzea, bakea eta bizikidetza, komunikazioa eta berdintasuna.

Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Kirola eta gazteria saileko zuzendaria; Maitane Leizaola, Bizkaiko Foru Aldundiko Behatokiko zuzendaria eta Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeko zuzendaria Joseba Koldo Pérez de Heredia Batzarrean ere egon dira eta bertaratu diren taldeetako ordezkari eta gonbidatuekin hitz egiteko aukera izan dute. Euren interbentzioan EGKrekin izandako eta izango den harremana azpimarratu dute, gazteekin zuzenean hitz egiteko eta euren iritzia jasotzeko aukera delako.

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Eusko Legebiltzarrak maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen bitartez sortu zuen Zuzenbide Publikoko Erakundea da eta, aurten, 30 urte beteko ditu. Data hain berezi hau ekainean ospatuko dugu egitarau bereziarekin.

EGKren egunerokotasuna jarraitzeko, www.egk.eus webgunean sartu, Piztu! buletinean harpidetu edo Facebook, Twitter eta Instagram orrialdeak jarraitzea gomendatzen dugu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.