2019ko udako astialdiko elkarteek antolatutakoaren informazioa. Información sobre las actividades de verano para 2019

2019ko udarako astialdiko elkarteek antolatutakoaren informazioa

Azken urteotan bezala, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK), hiru lurraldeetako Astialdi Foroen bitartez, astialdiko eskola, talde eta elkarteek 2019ko udarako antolatutako ekimenen berri eman nahi dugu. Datuak betetzeko azken eguna hurrengo maiatzaren 27a, izango da: astelehena.

Zure elkarteak edo zure inguruan ezagutzen duzun elkarteak antolatutako udako ekintzen berri ematea nahi baduzu, bete ezazu galdetegi hau eta laster kaleratuko dugun albistean txertatuko ditugu. Honela, hauei ikusgarritasuna eman nahi diegu eta astialdi munduan egiten den lana azpimarratu.

Galdetegi hau ekintza bakoitzeko bete behar da, bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz. Hainbat txanda egotekotan, ordea, galdetegiaren amaieran zehazteko aukera daukazue.

Ez ahaztu! 2019ko udarako ekintzen datuak betetzeko azken eguna hurrengo maiatzaren 27a, izango da: astelehena.

Edozein zalantza izatekotan, idatz iezaguzu hezkuntza@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 94 44 36 143 / 688 737 133 (Irati) zenbakietara.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.