Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) lanari ekin diogu 2014rako planak eta lan-plangintza egiteko eta, horregatik, EGK osatzen duzuen elkarteen proposamenak aintzat hartu nahi ditugu. Aurreko urteetako zein ekintza gustatu zaizue? Zein gai berri landu beharko genuke? Gazteon eskubideak defendatzeko, elkartegintza sustatzeko eta gazteria politika egokien alde EGK-k egiten duen lana garrantzitsua dela uste baduzue, animatu zaitezte eta egin zuen proposamenak urtarrilaren 10a baino lehen! Horretarako, formulario hau bete. Ea guztion artean 2014a gazteontzako urte hobea egiten dugun.
Eta formularioan azaltzen ez den edozein gauza okurrituz gero, lasai asko bidali egk@egk.org helbide elektronikora. Denon artean EGK sendoago eta zabalago bat osatzea da helburu.