Kalean da dagoeneko Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) urtarrileko Berriz Berri agenda! 3.000 harpidedun baino gehiagok jasotzen duten poster honetan, gazte elkarteek eta bestelako gizarte mugimendu eta eragileek antolatutako jardueren inguruan informatzen zaitugu. Nahi baduzu, gure agendari begirada bat bota ahal diozu ere. Bertan daude ekitaldi guztiak. Gainera, Piztu buletinera harpidetzen baldin bazara, hamabostean behin gazte elkartegintzari buruzko azken albisteak jasoko dituzu zure e-mailean. Harpidedun ez bazara, zeren zain zaude?
Eta, elkarteren batean parte hartzen baldin baduzu eta egiten duzuena ezagutarazi nahi baldin baduzu, komunika@egk.eus helbide elektronikora idatzi diezakeguzu eta guk gure ohiko kanalen bitartez zabalduko dugu. Ez izan lotsarik, jarri harremanetan gurekin!