Ekaina iritsi da eta hemen dago 2012ko ekaineko Berriz Berri agenda! 3.000 harpidedun baino gehiagok jasotzen duten poster honetan, gazte elkarteek eta bestelako gizarte mugimendu eta eragileek antolatutako jardueren inguruan informatzen zaitugu. Nahi baduzu, gure agendari begirada bat bota ahal diozu ere. Gainera, Piztu! buletinera harpidetzen baldin bazara, hamabostean behin gazte elkartegintzari buruzko azken albisteak jasoko dituzu zure e-mailean. Edo, nahiago izanez gero, gure sare sozialen bidez, Facebook, Twitter eta Instagram bitartez, mantenduko zaitugu azken deialdiei buruz informatuta.
Bestalde, elkarteren batean parte hartzen baldin baduzu eta egiten duzuena ezagutarazi nahi baduzu, komunika@egk.eus helbidera idatzi diezagukezu. Gero guk datozen Berriz Berritan, gure webgune eta sare sozialetan zabalduko dugu.