Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) Tas Tas irrati librean egiten dugun Gazte Borraste irratsaioan ez dugu bistaz galtzen gazteok eta gainontzeko hiritarrok pairatzen dugun etxebizitza-sarbiderako arazoa. Horregatik, beste behin ere gaia mahaigaineratu dugu. Oraingoan, EtxebizHitza plataformarekin hitz egin dugu. Izan ere, etxebizitza eskubidea gauzatu ahal izateko 20 neurri baino gehiago proposatuko baitizkie Eusko Jaurlaritzari eta Legebiltzarreko talde guztiei. Plataformako eta Kaleratzerik Ez Bizkaia taldeko kide den Adolfo Gómezek eman dizkigu xehetasunak.
Zer iruditu zaizu etxebizitza eskubideari buruzko saioa? Aurrera eramateko modukoak ezta? Edozein iritzi, ideia, proposamen edo bestelakorik helarazi nahi badiguzu idatz iezaguzu komunika@egk.org helbide elektronikora. Eta gehiago jakiteko, ez izan zalantzarik! Jar zaitez harremanetan bi elkarteekin.