14 June, 2010

140 UDALEKU baino gehiagorekin mundua txikituko duen belaunaldiaren oihartzuna entzun…!

Logoa

Mundua txikituko duen belaunaldiak aurrera darrai. Pausuz-pausu, baina geldiezin. Poliki-poliki, gazte tropa hauek komunikabideetan bere burua entzunarazten hasi dira. Hona hemen irrati eta prentsa idatzian egindako bi agerpen, lehen eskuko informazioa izan dezazun. 

  • Tas Tas irratia. Logo audio

Informazio gehiago… oso laster zure pantailan!

Hemen da Mundua txikituko duen belaunaldia!

Beraiei buruz “komunikabideek ematen duten irudi desitxuratuarekin aspertuta”, ehunka gaztek bat egin dute, gizarte bidezkoago baten alde lan egiten duten gazteen eginkizuna ikustarazteko. Mundua suntsituko duen belaunaldia… berriz eraikitzeko! lelopean, kanpaina bat abiatu dute Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren baitako Astialdi Foroan biltzen diren astialdi-eskola, talde eta federazioek. Ekimen horrekin, astialdihezitzailean parte hartzen duten 13.000 gazteen papera aldarrikatu nahi dute.
Eta, hasteko, “udako-operazioa” aurkeztu dute: alegia, 149 udaleku, kanpaleku eta udako ekintza, Araba (1.eranskina), Gipuzkoa (2.eranskina) eta Bizkaiko (3.eranskina) bolondres-gazteek
antolatuta.

Kanpainaren bozeramaileek azaldu dutenez, ekimen honekin gazteen “beste irudi bat” azaleratzeko asmoa dute; ozen eta garbi esan nahi dute gazteak “ez direla baldar hutsak, ez diotela uko egiten ez ikasteari ezta lan egiteari ere, eta ez dietela pertsona nagusiei txisturik botatzen, ezta ordua eskatzen dien lehenengoari labankadaz erantzuten ere (“…horrelako zerbait gertatzen denean besterik ez dutenez guri buruz hitz egiten…” kexatzen zen bat duela gutxi)”. Azken batean, “ni-ni diskurtsoaren aurrean”, milaka pertsona “dibertigarri, begirunetsu, konprometitu eta gizarte eraldaketan jo ta ke dabilena” dagoela ikustarazi nahi dute. “BAI! -azpimarratu dute-, gazte hauek existitzen dira! Gure auzotik ikusi ditugu! Eta egia da: gure mundua txikitu nahi dute… baina mundu hobeago bat eraikitzeko”. Zeregin horretan, astialdiko talde eta eskolen eginkizuna -azaldu dute- balore-heziketa da, bai eta boluntariotzaren eta elkartegintzaren sustapena ere. Xede horrekin, Astialdi Foroan biltzen diren 160 taldeek (40 Araban, 50 Gipuzkoan eta 70 Bizkaian) ehun udako ekintza baino gehiago antolatu dituzte. “Gazte konprometitu hauek existitzen dira… benetan! Gure auzotik ikusi ditugu!”

149 udaleku eta kanpaleku
Bere eginkizuna betetzeko, Mundua txikituko duen belaunaldiak 149 udakoekintza antolatu ditu: ohiko kanpalekuak, ingelerazko udalekuak, kanpaleku ibiltariak, atzerrian egonaldiak eta auzolandegiak, besteak beste. Proposamen guzti hauek udaleku, kanpaleku eta udako-ekintzen Astialdia Astindu! Despierta tu tiempo libre egitarauan bilduta daude, ezizenez desplegablea. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak hiru argitaratu ditu, bat EAEko lurralde
bakoitzeko -taldeen jatorriarekin bat-. Zehazki, Arabako talde eta eskolek 20 udaleku antolatu dituzte, Gipuzkoakoek 55 eta Bizkaikoek, 74.

‘Udako operazioa’-z gain, Belaunaldiak ekimen berezi bat jarri du martxan kanpaina honi begira: alegia, astialditalderen batean parte hartzen duten 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako bideo-lehiaketa bat. Bideo horien bidez, lehiakideek bere taldeek egiten duten lana islatuko dute, bai eta bere inguru hurbilenean beraiei buruz duten irudia ere. Egitasmoaren helburua “gaur egun ikusezina den eginkizun sozial bat gizarteratzea da, protagonisten beraien ikuspuntutik”. Lehiaketaren oinarriak blog batean zintzilikatu dituzte: http://lageneracionquedestruiraelmundo.weebly.com

Bestalde, irailetik aurrera hamaika ikastaro eta tailer abiatuko direla aurreratu dute antolatzaileek. Kurtso hasieran emango dute horien berri.
Bozemaileek emandako datuen arabera, azaleratze-ekimen honetan parte hartzen duten federazioen atzean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 13.000 gazte daude.

Dossierra deskargatu

Prentsaurrekoaren argazkia

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.