Gazte Borrasteren partez… eskerrik asko!
31/07/2013
Ia hiru urte igaro dira mikroen aurrean eseri ginenetik, ilusioz, jakinminez, urduritasunez, umiltasunez, beldurrez (ikaraz!), eta itxaropenez gainezka. Ez genuen argi nora iritsiko ote ginen, baina bai zein izango zen gidatuko gintuen zerumuga: gazteriak eta elkartegintzak marraztutako zeruertza. Eta izanarekin batera, izena sortu zen: Gazte Borraste. Bai: Gazte Borraste, nahaste-borraste bat izateko jaioak ginelako. Gazteleraz …