Gazteriaren Euskal Lege-proiekturako ekarpenak aurkeztu ditugu

Gazteriaren Euskal Lege-proiekturako ekarpenak aurkeztu ditugu

08/02/2021

Maialen Olabek hainbat gazterekin landutako proposamenak azaldu ditu Eusko Legebiltzarrean Gaur Gazteriaren Euskal Lege-proiekturako proposamenak aurkeztu ditugu Eusko Legebiltzarrean. Maialen Olabe presidenteak hartu du hitza Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean eta lege-proiektuan egindako ekarpenak nabarmendu ditu. Ekarpen hauek hainbat gazterekin landu ondoren sortutako txosten betearazle batean jasotzen dira. Batzordean izan diren talde parlamentario guztiek EGKren …

Seguir leyendo…

Emakume gazteen egoera hobetzeko neurriak ezarri behar dira. Debemos tomar medidas para mejorar la situación de la mujer joven

Emakume gazteen egoera hobetzeko neurriak ezarri behar dira eta genero-ikuspegia txertatua izan behar dute

06/06/2019

EGKtik identifikatutako hainbat arrakala azaleratu ditugu Eusko Legebiltzarrean eta hauen harira hobetze proposamenak aurkeztu ditu Maialen Olabek Atzo eguerdian izandako agerraldian gazteon egungo egoera sozioekonomikoa mahai gainean jarri genuen. Maialen Olaberen, EGK-ko presidenteak legebiltzarkideei gure batez besteko emantzipazio adina 29,6 urtekoa dela oroitarazi zien, azken galdeketen arabera nahiko genukeena baino sei urte eta Europako batez …

Seguir leyendo…

Gazteon egoera sozioekonomikoa ez da ez nahi duguna eta ez behar duguna - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Gazteon egoera sozioekonomikoa ez da ez nahi duguna eta ez behar duguna

27/12/2018

“Gazteon egoera sozioekonomikoa ez da ez nahi duguna eta ez behar duguna”. 2018an zehar, ziurrenik, gehien errepikatu dugun esaldia izan da. Zoritxarrez, askotan errepikatzeak ez du asko hobetu. Bataz beste, soldata 996€koa da. Eta denok dakigu horrelako estatistika orokorrek zer esan nahi duten. Beste hainbat egoera daudela zenbaki horietatik urrun: prekarietatea, ordu extrak, lanaldi partziala, …

Seguir leyendo…

Prekarietatearen ondorioz lan-istripu bat izateko aukera bikoitzak ditugu

“Gazteok sufritzen dugun prekarietatearen ondorioz lan-istripu bat izateko aukera bikoitzak ditugu”

07/03/2018

2016ko lan istripuen %14,8a gazteek izan zituzten, biztanleria okupatuaren %10,4a soilik direnean Lan arriskuen ebaluazioa genero-ikuspegi batetik egitea garrantzitsua eta beharrezkoa da Atzo arratsaldean agerraldia izan genuen Eusko Legebiltzarrean gazteok sufritzen dugun prekarietatearen ondorioz lan-istripu bat izateko aukera bikoitzak ditugula salatzeko. Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak, eta Joseba Bergaretxek, Enplegu eta Etxebizitza teknikariak, prekarietate egoera salatu …

Seguir leyendo…

Badator GaztEztabaida! Erabakitzeko eskubidea: eta zuk, zer uste duzu? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Badator GaztEztabaida! Erabakitzeko eskubidea: eta zuk, zer uste duzu?

07/11/2017

Demokrazia ulertzeko gero eta modu gehiago daudela ikusi dugu azken urte hauetan. Agertoki honetan erabakitzeko eskubidea, euskal gizartearen zati batentzat aldarri bihurtu da. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) dei egiten dizuegu erabakitzeko eskubidearen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko prestatu dugun aurtengo #GaztEztabaida-n parte hartzera. Gure Esku Dago bezalako herri ekimenen mobilizazioek erakusten digute erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida …

Seguir leyendo…

gazteon errezetak dokumentua

EGK-k “Gazteontzako enplegu planak egiteko GAZTEON ERREZETAK dokumentua aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean

16/11/2015

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) ordezkariak Gazteontzako enplegu planak egiteko GAZTEON ERREZETAK dokumentua aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. Itsaso Andueza presidentea eta Amaia Elorza, enplegu eta etxebizitza teknikaria, agerraldia egin dute Enplegua, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordean. Talde politikoetako (EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE, PP eta UPyD) legebiltzarkide guztiek EGKren lana eskertu eta goraipatu dute. Zer da gazteon …

Seguir leyendo…

Ekintzailetza eta atzerrira joatea ez dira desenpleguaren konponbidea - EGK

“Ekintzailetza eta atzerrira joatea ezin dira izan gazteon desenpleguaren aurkako konponbidea”

06/05/2013

 “Gazteek bizi duten testuinguru sozioekonomiko larria ” izango da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren lan-ildo nagusia, Legebiltzarrean iragarri duenez Gasteiz, 2013ko maiatzaren 6an. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren presidente berri Itsaso Anduezak Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin du gaur, Koldo Bilbao diruzainarekin batera. Bere mintzaldian, “EGK-ren lan ildo nagusia gazteek bizi duten testuinguru sozioekonomiko larria” izango dela iragarri du. Zentzu …

Seguir leyendo…