Nolakoak izango ziren azken asteak boluntarioen lana gabe? ¿Cómo habrían sido las últimas semanas sin el trabajo del voluntariado? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Nolakoak izango ziren azken asteak boluntarioen lana gabe?

04/12/2020

Gaur, abenduak 5, gazte boluntarioek egiten duten lanak aitortza eta aitorpena izatea aldarrikatzen dugu. Egingo ez balitz hainbat behar ase gabe geratuko lirateke COVID-19ak sortutako erronka eta arazoei irtenbidea emateko boluntario gazteek izandako lana izugarria izan da eta EGKtik balioan jarri nahi dugu Hilabete oso gogorrak izan dira azkenak eta gizartean hainbat arrakala, arazo eta …

Seguir leyendo…

Nolakoa izan da gazte boluntario bezala jardutearen esperientzia pandemia garaian? ¿Cómo ha sido la experiencia de ejercer como joven voluntaria durante la pandemia? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Nolakoa izan da gazte boluntario bezala jardutearen esperientzia pandemia garaian?

27/11/2020

Datorren asteazkenean, abenduak 2, #BoluntaldiaCOVID19an zuzenekoak egingo ditugu Instagram kontuan Gazteen esperientzia lehen eskutik ezagutzea da asmoa Nolakoa izan da gazte boluntario bezala jardutearen esperientzia pandemia garaian? Egindako lana sekulakoa izan da elkarte edo eragile ezberdinen bitartez edo auzo zein herri mailan sortutako laguntza sareetan izen emanda. Zoritxarrez, hedabideetan eta sareetan bestelako irudi batzuek askoz …

Seguir leyendo…

Gazte boluntarioen lanak errekonozimendua izateko ordua da. Es hora de que la labor de las personas jóvenes voluntarias tenga reconocimiento - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Gazte boluntarioen lanak errekonozimendua izateko ordua da

05/12/2019

 Azken hiletako hausnarketan eta aste honetako jardunaldian identifikatutako hainbat kontu plazaratu nahi ditugu Astelehen honetan, abenduak 2, #Bolunaldia topaketa egin genuen Boluntan. Gaur, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna aprobetxatu nahi dugu azken hiletako hausnarketan eta aste honetako jardunaldian identifikatutako hainbat kontu plazaratzeko. Izan ere, azken urte hauetan gazte boluntarioen ekarpen pertsonal eta bizipenak bildu izan ditugu sarritan. …

Seguir leyendo…

#Boluntaldia argazki-lehiaketa abian! ¡En marcha el concurso de fotografías #Boluntaldia! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

#Boluntaldia argazki-lehiaketa abian!

06/09/2019

Nola islatuko zenuke zure bizipena boluntariotzan? Nolakoa da zuretzat boluntariotza? Adierazi ezazu argazki batean Urriaren 31a arte zure argazkia hezkuntza@egk.eus helbidera bidal dezakezu Gazte boluntarioek urtean zehar egiten duten lana ukaezina da. Izaera askotako elkarteetan gizartean identifikatutako beharrei erantzuten saiatzen dira eta, zoritxarrez, ez du merezi duen aitortza. Hori dela-eta sustatu genuen #IzanZuAldaketa. Aurten pausu …

Seguir leyendo…

#IzanZuAldaketa gazte boluntarioen topaketako argazkiak - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Boluntariotzaren garrantzia eta gizarteari ematen dio azpimarratu nahi dugu

05/12/2018

Gizartean aktiboki parte-hartzea eta boluntariotzan aritzea ez ohikotzat hartzen den jendarte honetan, badira gazte asko hainbat ekimen eta proiektu aurrera eramaten dituztenak. Ikusgarritasun gutxiko proiektuak garatzen dira eta lan handia egiten dute gizartearentzako. Gainera gazte hauek, denon onurako diren konpromisoak eta erantzukizunak hartzeko gaitasunak garatzen dituzte. Horien guztien lana gaur ere, Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean  balioan …

Seguir leyendo…

Zergatik izan boluntario? - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Zergatik izan boluntario?

26/09/2018

Ezjakintasun edo informazio faltagatik aurreiritzi asko sor daitezke. Eta boluntariotzarekin ez da salbuespena. Askotan uste dugu ez dugula gaitasun edo formakuntza nahikorik besteei laguntzeko; batzuetan banaka gure gizarte globalizatu honetan aldaketak egitea zaila dela botatzen dugu; besteetan gutxi irabazten dela pentsatzen dugu –eta ez, ez da horrela–; sarritan denbora falta argudiatzen dugu egitasmoren batean ez …

Seguir leyendo…

#IzanZuAldaketa Gazte Boluntarioen topaketa irailaren 27an - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

#IzanZuAldaketa Gazte Boluntarioen topaketa irailaren 27an

11/09/2018

Gizartean boluntarioek egunero egiten duten lana handia da eta askotan ez da behar bezain beste azpimarratzen. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) datorren ostegunean, irailaren 27an, gazte boluntarioen topaketa egingo dugu Boluntan. Bizkaiko Foru Aldundiarekin (BFA) elkarlanean, boluntario eta boluntario ohien esperientzia eta testigantzak batu nahi ditugu boluntariotzaren iragana, orainaldia eta etorkizuna aztertzeko. Gure helburua, egindako …

Seguir leyendo…

#IzanZuAldaketa boluntariotza kanpaina Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean hasiko da - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

#IzanZuAldaketa boluntariotza kanpaina Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean hasiko da

05/12/2017

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) #IzanZuAldaketa kanpainari jarraipena emango diote boluntarioen lana balioesteko helburuarekin. Boluntarioen ekarpenak ikus-entzun, argazki edo testuen bidez sare sozialetan jasoko dira abenduak 5ean abiaraziko den kanpaina honetan; 2018ko irailean boluntario-topaketa batekin amaituko da. Boluntariotzan ari diren pertsonak urte osoan zehar gogotsu egiten dute lan hainbat ekintzetan parte hartuz. …

Seguir leyendo…

#IzanZuAldaketa kanpaina aurkeztu

EGK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak #IzanZuAldaketa aurkeztu dute

01/12/2016

Bizkaiko boluntarioen lana azpimarratzea eta gazteak boluntario ekintzetan parte-hartzera animatzea dira kanpainaren helburuak. Maialen Olabe, EGK-ko presidenta; Maitane Leizaola, Bizkaiko Behatokiaren Zuzendari Nagusia eta lau gazte boluntario izan dira agerraldian. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) #IzanZuAldaketa kanpaina aurkeztu dute gaur goizean. Maialen Olabek, EGK-ko presidenteak, azaldu duenez helburu nagusia “pertsona gazteak …

Seguir leyendo…