Gazte boluntarioen lanak errekonozimendua izateko ordua da. Es hora de que la labor de las personas jóvenes voluntarias tenga reconocimiento - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Gazte boluntarioen lanak errekonozimendua izateko ordua da

  •  Azken hiletako hausnarketan eta aste honetako jardunaldian identifikatutako hainbat kontu plazaratu nahi ditugu

Astelehen honetan, abenduak 2, #Bolunaldia topaketa egin genuen Boluntan. Gaur, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna aprobetxatu nahi dugu azken hiletako hausnarketan eta aste honetako jardunaldian identifikatutako hainbat kontu plazaratzeko. Izan ere, azken urte hauetan gazte boluntarioen ekarpen pertsonal eta bizipenak bildu izan ditugu sarritan. Gazte boluntarioen lanak errekonozimendua izateko ordua da eta, horregatik, oraingoan pausu bat haratago joan nahi izan dugu eta aurrera begira egin beharrekoa zer den jarri dugu mahai gainean. Gizartean aktiboki parte-hartzen eta boluntariotzan aritzen diren gazteek denon onurarako konpromisoak eta erantzukizunak hartzeko gaitasunak garatzen dituztelako.

Boluntariotzaren etorkizuneko erronkak

#Boluntaldia ekitaldian lehenik partaide bakoitzak boluntariotzat ulertzen zuena azaldu zuen. Definizio eta ikuspegiak komunean jartzea ezinbesteko abiapuntutzat jo zen etorkizunari begira datozen erronkak jorratu ahal izateko. Bigarren pausu modura gazte bezala edo indibidualetik haratago kolektiboki eta/edo kolektibo bezala boluntariotza nola bizi dugun identifikatu genuen.

Gainera, bigarren atal honetan gaur egun indarrean dagoen eta martxan zein praktikan jartzen den boluntariotza eredua gustatzen zaigun eta beronekin gustura gauden komentatu dugu eta honen inguruko gure iritzia eman.

Azkenik, proposamen zehatzetara egin da salto eta talde dinamiketan ondorengo atal hauekiko ekarpenak egin dira, gaur egun gazteok boluntariotza egiterako orduan identifika ditzakegunak. Atal honetan aurrera begirako beharrak edo ardurak, zailtasunak, hobetzeko proposamenak eta aurrera begira hartu beharreko erronkak landu genituen.

Pasa den asteleheneko topaketan identifikatutakoak jarraian dagoen PDFan irakur ditzakezu

[PDF] Gazte boluntarioen lanak errekonozimendua izateko ordua da #Boluntaldia

#Boluntaldia argazki-lehiaketa

Horretaz gain, udan abian jarri genuen #Boluntaldia argazki-lehiaketako sari-banaketa ere egin genuen. Honen bitartez gazteei euren esperientzia argazki bidez islatzeko eta ikusarazteko aukera ematea zen asmoa. Izan ere, gazte boluntarioek urtean zehar egiten duten lana ukaezina da eta hau balioan jarri nahi izan dugu kanpaina honen bitartez. Izaera askotako elkarteetan gizartean identifikatutako beharrei erantzuten saiatzen dira parte hartu duten gazte boluntario hauek eta EGKtik merezi zuen aitortza eta proiekzioa eskaini nahi izan diegu.

#Boluntaldia argazki-lehiaketako lehen saria

Hezkuntza ez formalaren arloan esku artean ditugun proiektuei buruz, #Boluntaldia argazki lehiaketaz edo Gazteriaren Euskal Legean hobetzeko identifikatutako puntuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta idatzi hezkuntza@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 944436143/688737133 (Irati) zenbakira.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.