Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren eta San Telmo museoaren laguntzarekin, jardunaldi hau antolatu du azken lau hamarkadetan Euskadin bakearen eraikuntzak egin duen ibilbidea aztertzeko eta ezagutzera emateko. Horretarako, kontzientzia-eragozpenaren eta mugimendu antimilitaristen sustraietatik abiatuta, bakerako hezkuntzara eta gaur egungo bizikidetza-erronketara iritsi arteko bilakaera izango da ardatz nagusia.
Jardunaldiak iraganari begiratzeaz gain, etorkizuneko erronkei buruzko hausnarketarako gunea ere izan nahi du. Belaunaldien arteko elkarrizketaren eta parte-hartze aktiboaren bidez, bizikidetzan, elkarrizketan eta giza eskubideetan oinarritutako gizartea eraikitzen jarraitzeko beharrezkoak diren erronkak, ikaskuntzak eta aukerak identifikatzea du helburu.
Jardunaldia irailaren 29an izango da, San Telmo museoan (Donostia), 09:00etatik 17:30etara.
Jardunaldian zehar bakearekin eta bizikidetzarekin lotutako hainbat alderdi jorratuko dira, besteak beste:
- Memoriaren transmisioa.
- identitate anitzak eta bizikidetza.
- Bakea aro digitalean.
- Gazteen egungo erronkak giza eskubideen eta gatazken arloan.
- Bakerako hezkuntza-praktiken bilakaera Euskadin.
- Feminismoa eta intersekzionalitatea.
Metodologia
Jardunaldiak hainbat lan formatu uztartuko ditu, parte-hartze aktiboa eta elkarrizketa sustatzeko:
- Mahai-inguruak bakearen eta bizikidetzaren arloan adituak eta erreferenteak diren pertsonekin.
- Hausnarketa kolektiboa ahalbidetzen duten dinamika parte-hartzaileak.
- Giza liburutegiak, non esperientzien, ezagutzen eta bizipenen trukea izango den ardatz nagusia.
Nori zuzenduta dago jardunaldia?
Belaunaldien arteko topaketa den heinean, adin, ibilbide eta esperientzia desberdinetako pertsonei zuzenduta dago. Elkarrizketa-gune plurala sortzea da helburua.
Belaunaldien aniztasuna jardunaldiaren funtsezko elementua da, hausnarketa kolektiboa aberasten baitu eta bakearen kontzeptuak azken hamarkadetan izan duen bilakaerari buruzko begirada zabalagoa eraikitzeko aukera ematen baitu. Gainera, topaketaren helburua da gazteak aintzat hartzea, aurreko belaunaldien memoria eta ikaskuntzak jasotzeaz gain, bakearen eta bizikidetzaren eraikuntzan subjektu aktibo eta protagonista gisa ere. Haien begiradak, esperientziak eta parte hartzeko moduak ezinbestekoak dira egungo erronkei aurre egiteko eta etorkizunerako bide berriak zehazteko.
Izena ematea galdetegiaren bitartez egin behar da.
Jardunaldia doakoa izango da, baina plaza mugatuak egongo dira.
Edozein zalantza izanez gero, deitu 688 737 097 telefonora (Monica) edo idatzi bakea@egk.eus helbide elektronikora.