Datorren GazteTopa Gasteizen: apirilaren 11, ostirala
2014-03-27
Pixkanaka baina indartsu bidea egiten ari da GazteTopa, Gasteiz gazteontzat hiri hobea bilakatzeko ekimena eta mugitzen garen gazte gasteiztarrok kontaktuan egoteko topagunea.Hemen dakarkigu datorren GazteTopa Gasteizen. Mota guztietako jendea bildu izan gara lehenengo lau topaketetan, eta orain bosgarrena egiteko momentua… ...
Parte hartu enplegu duin baten aldeko gazte dinamiketan
2014-02-11
Gazteentzako enplegua... ZEREN TRUKE? Gazte askok bizi ditugun lan-baldintza penagarriekin nekatuta? Zatoz zure ahotsa entzunaraztera! Enplegu duinen alde lan egiteko, azken urtean hainbat gazte eta elkarte biltzen aritu gara, hainbat topaketa irekietan. Parte hartu enplegu duin baten aldeko gazte dinamiketan!… ...
Otsailaren 20an (osteguna), Gasteizko GazteTopa!
2014-02-10
Otsailaren 20an (osteguna), Gasteizko GazteTopa! Gasteizko Gazte Topa martxa onean dabil! Orain arte bi topaketa egin ditugu, eta bertan mota guztietako gazteak eta elkarteak bildu gara (Asociación de solidaridad vasco-ecuatoriana, Arabako gazte-gorrak, Euzko Gaztedi, Ai Laket, Gazte Komunistak, Nuevas Generaciones,… ...
Euskal gazteen emigrazioaren alde ikustezina ezagutzen al duzu?
2014-01-28
Atzerrira doazen gazteak hamar gehiago ala hamar gutxiago ote diren eztabaidatzen ari da jende asko, baina guk, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik, zenbakiez harago begiratu nahi izan dugu eta atzean dagoena aztertu: zer baldintzetan alde egiten ari gara? Beti hobetzen al da… ...
Gaztea eta gasteiztarra? Zatoz Gazte Topara!
2013-12-16
Gasteiztarrak! Abian da Gasteizko GazteCapital proiektua, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta hiriko Gazteria Atalak bultzatuta. Zertarako? Gazteak eta gazteen elkarteak elkartuko garen topagunea izateko (GazteTopa); gure ahotsa Udalari helarazteko; gazteria politiketan modu aktiboan parte hartzeko; gazteon eta politikarien arteko zubiak eraikitzeko;… ...
Zuk zer uste duzu Gazte Enplegu Planei buruz? Guk hau…
2013-11-27
Zuk zer uste duzu Gazte Enplegu Planei buruz? Guk hau... Desenplegu tasa izugarriak, kontratu prekarioak bata bestearen atzetik, gaizki ordaindutako praktikak, bekak enpleguaren ordez, gure formakuntzarekin zerikusirik ez duten lanak... gazteon lan egoera benetan kezkagarria da. Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik, gazte-elkarte… ...
Gazteak eta enplegua: zeren truke? Zatoz eta zure ikuspuntua eman
2013-11-23
Gazte askok bizi ditugun lan-baldintza penagarriekin nekatuta? Zatoz zure ahotsa entzunaraztera! Enplegu duinen alde lan egiteko, azaroaren 28an topaketa ireki bat egingo dugu Gazteriaren Kontseiluan. Hemen dituzu xehetasun guztiak: ZER: gazteontzako enplegu duina sustatzeko gazteok martxan jartzea nahi ditugun ideia,… ...
Gazteak eta ekintzailetasuna: nola ikusten duzu?
2013-10-03
Zenbat aldiz entzun duzu pertsona gazteak ekintzaile izan behar garela, krisiari aurre egiteko? Ekintzailetasuna "irtenbide magiko" moduan saltzen zaigu askotan, gure desenplegu eta prekarietate arazoak konpontzeko. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik honen guztiaren atzetik zer dagoen jakin nahi dugu: zer zailtasun… ...
Zer plan duzu ikasturte berrirako?
2013-09-03
Zer plan duzu ikasturte berrirako? Ikasturtearen hasierarekin, plan berriak egiteko momentua iritsi da. Horregatik, gazte elkarteek eta bestelako eragileek antolatutako ikastaro, beka eta tailerrak bildu ditugu gure agendan. Emaiezu begiratu bat! Gure aldetik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan proposamenez beteta dugu datozen… ...
#SOSgazte atzerriratuak. Bidali zure postala!
2013-08-01
#SOSgazte atzerriratuak. Bidali zure postala! Aukera ezak bultzatuta atzerrira lan bila joatea pentsatzen ari al zara? Joan zinen... eta itzuli zara? Zure koadrila desegituratzen ari da? Kanpora joateko etengabeko gonbidapenek molestatzen al zaituzte? Edo, besterik gabe, gazteon lan-erbesteratzeak kezkatzen al… ...