Ganbara de cerca saioko tertulian izan gara
2019-04-04
Atzo gauen Maialen Olabe, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) presidentea, Radio Euskadi irratiko Ganbara saioaren tertulian izan zen. Azken hilabeteetan ohikoa izan den bezala, egunerokoa izan zen mintzagai. Horietan EGK-k garatutako diskurtsoa plazaratu zuen eta gazteoi nola eragiten diguten adierazi. Hauek… ...
Etikasi programako parte-hartzaileak hautatu ditugu
2019-04-02
60 gaztek Auschwitz eta Ipar Irlandara bidaia hezitzaileak egingo dituzte. Datorren asteetan aurre formakuntza eskainiko zaie Zumaiena Ikastetxeko eta Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleei. Urtarrilaren 31n Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean sortutako Etikasi programa aurkeztu genuen. Honen… ...
Gazteriaren Euskal Legea dator: zer islatzea behar dugu?
2019-03-29
Apirilaren 6an topaketa bat egingo dugu BilboRock-en garatu den zirriborroa aztertu eta zurekin kontrastatzeko. Helburua guztion artean Euskadiko gazteon beharrak asetzeko eta egoera hobetzeko neurriak txertatzea da. Gure etorkizunean eragina izango duten erabakiak hartuko dira hurrengo urteetan eta, bide horretan,… ...
Bizkaia Irratian izan da Maialen Olabe
2019-03-27
Zein da gazteon egungo egoera? Emantzipatzeko zailtasunak, enpleguratzean eskaintzen zaizkigun baldintza kaxkarrak, soldata baxuak, prekarietatea, behin-behinekotasuna, etxebizitzen prezio altuak (alokairuan zein jabetzan), emakume eta gizonen arteko berdintasuna erreala lortu gabe, indarkeria matxista kasuak oso maiz… Zoritxarrez, ez da guk nahi… ...
Etxebizitzaren arazoa erdigunean jartzeko ordua da
Bizitza-proiektu autonomoa egin ahal izatea oinarrizko nahietako bat da emantzipazioa. Batzuek lehenago eta besteek beranduago. Batzuek hemen eta besteek han. Bakarrik ala beste pertsonaren batekin. Egia da xehetasunak aldatzen direla pertsonaren arabera, baina oinarrian badaude hainbat antzekotasun. Horietako bi dira… ...
Aro berriari klika! EGKtik Korrikarekin bat
2019-03-23
Gaur goizean Albaola Itsas Kultur Faktorian izan gara AEK eta Korrikak bultzatutako 21. ekimeneko aurkezpenean. Hainbat eragilerekin batera, euskararekiko dugun eguneroko konpromisoa berretsi eta publikoki jakinarazi dugu. Aro berriari klika! lelopean, esanetatik konpromisoetara jauzi egitea aldarrikatu dugu Zehazki, honakoak izan… ...
Martxoak 25 Emantzipa… zer? lantaldearen bilera berria
2019-03-21
2019rako onartutako plangintzan pisu berezia eman nahi diogu gazteon egoera sozioekonomikoari. Hori dela-eta, enplegu eta etxebizitza lan-arloak bereizi egin ditugu. Hala ere, gure bizitza proiektu autonomoa osatu ahal izateko bi ildoak beharrezkoak direnez, euren elkarlana funtsezkoa da. Izan ere, Gazteen… ...
EuroEmantzipatu: gazteon emantzipazioa ahalbidetzeko eredu berriak aztertu ditugu
2019-03-14
Egungo arazoei aurre egiteko Europako aukera berritzaileak aztertu ditugu Euskadin zer aplika daitekeen ikusteko Batez beste Euskadiko gazteok 24,2 urterekin emantzipatu nahi dugu eta gure bizitza-proiektu autonomoa aurrera eraman. Zoritxarrez, errealitatea oso bestelakoa da. Izan ere, Gazteen Euskal Behatokiak kaleratutako… ...
EGK-k Maialen Olabe presidente bezala berraukeratu eta Batzorde Iraunkorra berritu du
2019-03-09
Olabe (Bizkaiko Gaztetxoen Koordinakundea) hurrengo bi urteetarako hautatu dute presidentea bezala; Beñat Olave (Bizkaiko Gurutze Gorria Gazteak) izango da presidenteorde Batzar Orokorrak EuskarAbentura espedizioa kide berri bezala onartu du eta, orain, 57 elkartek osatuko dute EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK)… ...
EGK #M8arekin bat!
2019-03-01
Aurten ere, greba feministak bizitzako esparru guztiei egin nahi die aurre: indarkeriari, parekidetasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, sexuaren araberako lanen banaketari, kontsumo ereduari, familia eredu patriarkalari, jakintzen hierarkizazioari, arrazakeriari, edertasun kanonari... Zentzu honetan, EGKn Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitzen… ...