Festak: gure espazioa birpentsatzen. Fiestas: repensando nuestro espacio - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

15 July, 2019

Festak: gure espazioa birpentsatzen

  • 2019ko uztailean eta irailean eztabaida taldeak antolatutako ditugu hainbat herritan eredu hegemonikoa erdigunean eta zalantzan jartzeko

EAEko testuinguruan herri-festek eta hauen inguruan sortzen diren talde antolamenduek indar handia izan dute urte luzeetan zehar. Eta festa eta gozamenerako tartea izaten den arren, jarrera matxista eta LGTBI+ fobikoak ere ematen dira. Gainera, ekintza kolektiboak diren neurrian, gizartean eman diren eta ematen diren aldaketak islatzen dituzte. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) hausnarketarako espazioa ireki nahi izan dugu. Eta zuk, festa eredu hegemonikoa erdigunean jarri eta zalantzan jarri nahiko zenuke?

Berdintasun Protokoloen onarpena eman zenetik, EGK-k askotan aktibatu ditu protokoloak. Batez beste, bost egunean behin. Gainera, udarako jaien inguruan ematen den aktibazio kopurua oso esanguratsua dela identifikatu dugu. Horregatik, 2017an ‘Indarkeria Matxistari #GukEzetz!’ kanpaina bultzatu genuen, gazteon artean 0 tolerantzia zabaltzeko eta posizionamendu publiko argia erakusteko deia egiteko.

Eztabaida-taldeak: non eta noiz

Orain, 2019an eremu hau ikertzea garrantzitsutzat jo da ematen diren desberdintasun eta gatazkak identifikatzeko. Hala, festak eta EAEko gazteak barne bilduko dituen aurre diagnosi bat egin nahi da. Hemen dituzu datak:

  • Uztailaren 16an Basaurin, Marienea Emakumeen Etxean. Bertan pertsona gazteek gai hauen gainean hitz egin ahal izango dute: festak nola bizi dituzten, zein den euren parte-hartzea, zein eraso ematen diren eta horren aurrean zein politika garatu daitezkeen jakiteko.

Ondorengo eztabaida taldeak Tolosa, Laudio eta Amurrion izango dira, baina horiez gain beste hainbeste egiteko asmoa dugu.

Festak plazererako espazioak diren arren birpentsatzeko eta eredu berriak sortzeko beharra dagoelako. Feministak eta erasorik gabeko guneak nahi ditugulako.

Ekitaldiari edo proiektuari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, ez izan zalantzarik eta idatz iezaguzu berdintasuna@egk.eus helbidera edo deitu 94 44 36 143 (Irati) zenbakira.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.