ONGI ETORRI WEB BERRIRA

9 February, 2011

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak bere 30. Batzarra deitzen du

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) bere 30 Batzarra deitu du. Hitzorduan, elkarteek datozen bi urteetan zehar elkarteen-plataforma zuzenduko duen Batzorde Iraunkorra (organo erabakitzailea) aukeratuko dute. Horrez gain, ia 60 elkarteek 2010eko memoria eta 2011ko lan plangintzaren onarpenerako botazioa burutuko dute, besteak beste. Saioa Bilbon izango da, martxoaren 19an (larunbata), Boluntan (boluntariotzarako eta parte-hartzerako Bizkaiko agentzian: Ronda kalea, zenbaki gabea).

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kide diren elkarte guztie gonbita luzatzen diegu bertan parte hartzera. Aurreko urteetan bezala, erabaki garrantzitsuak hartuko dira. Guztion artean EGK indartsuago eta batuago bat eraiki dezagun!

Bilbon gaude martxoaren 19an. Eta edozein zalantza izanez gero, badakizu non topa gaitzakezun!

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.