18 May, 2022

AGENDA 2030 GAZTE PLAZAN PROIEKTUA EKOIZTEKO LEHIAKETA PUBLIKOA

2030 Agenda gazteen artean ezagutarazteko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Transizio Sozialaren eta Agenda 2030aren Idazkaritza Nagusiarekin lankidetzan, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua erakusketa ibiltari bat antolatzen ari da Agenda 2030a Gazte Plazan proiektuaren baitan.

PROIEKTUAREN HELBURU OROKORRA:

Gazteen eta, oro har, herritarren artean Garapen Jasangarrirako Helburuak eta 2030 Agenda ikusaraztea eta ezagutaraztea.

PROIEKTUAREN HELBURU ESPEZIFIKOAK:

-GJHen ikuspena handitzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

-EAEn GJHak lantzeko aukera emango duen espazio ibiltaria sortzea.

-Gazteek GJHei eta 2030 Agendari ekarpenak egiteko duten gaitasunaz kontzientziatzea eta lan egitea, horretarako behar diren espazioak eta baliabideak sustatuz.

Lurralde Historiko bakoitzeko elkarteen, erakundeen eta abarren arteko aliantzak sustatzea.

LEHIAKETAREN XEDEA:

Lehiaketa honen bidez emango den kontratuaren xedea izango da aurrerago zehaztutako baldintzetan eta xehetasunekin ekoiztea eta muntatzea.

KONTRATAZIO-ARDURADUNA:

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua izango da kontratuaren erakunde arduraduna.

KONTRATAZIO MAHAIA:

Kontratazio-mahaia EGKren Batzorde Iraunkorrak osatuko du:

Presidentea: Maialen Olabe Aguirre.

Presidenteordea: Ane Bengoetxea Lertxundi.

Kideak: Aitzol Olabarri Ascasibar eta Palmira Dual Jiménez.

Diruzaina: Urtzi Bañales Urtasun.

KONTRATAZIOAREN GEHIENEZKO AURREKONTUA:

Kontratazio-aurrekontua 45.000,00 eurokoa da, BEZa eta gainerako zergak barne.

KONTRATATU BEHARREKO ELEMENTUAK:

Muntaketa:

Karpa, bastidore eta euskarri osagarriak garraiatu, jartzea, muntatzea eta ondoren desmuntatzea Euskadiko 3 tokitan. Barne egon beharreko partidak:

  • Karpa 10×10 metrokoa, tarimaduna.
  • 22 bastidore autosostengatzaile ehun inprimatuak jartzeko.
  • 3 Telebista.
  • 20 Aulki.
  • Erakusketa ibiltaria garraiatzea, muntatzea eta kentzea.
  • Karparen instalazio elektrikoa eta argiztapen orokorra.

PROZEDURA ETA ESLEITZEKO MODUA:

Irizpideak eta eskaintzen balorazioa oinarri gisa erabili behar dira kontratua esleitzeko, garrantziaren arabera eta esleitzen zaien haztapenaren arabera ordenatuta. Hona hemen:

IRIZPIDE OBJEKTIBOAK:

1 .Eskaintza ekonomikorik onena: 50 puntu.

2.Genero-berdintasuna: 5 puntu, gehienez.

  1. 2,5 punntu lehiatzen den enpresak berdintasun plana izateagatik.
  2. 2,5 puntu lehiatzen den enpresak langileen artean genero parekidetasuna izateagatik.

3.Gazteen enplegua sustatzea: 5 puntu gehienez:

5 puntu plantillan kontratu mugagabea duten langile gazte gehien dituen enpresarentzat (16-30 urte).

4.Kontratatuko den enpresaren erabilgarritasuna:

EGK-k hala eskatzen duen kasuetan bertaratzeko erabateko eta berehalako prestasuna ezartzen duen enpresa lehiatzaileak 5 puntu lortuko ditu gehienez.

IRIZPIDE SUBJEKTIBOAK:

1.Memoria teknikoa: 20 puntu gehienez.

1.EGKrekin eta karparen erabiltzaileekin ekoizteko, muntatzeko eta koordinatzeko prozedura proposatzea.

2.Enpresaren ikuspegia 2030 Agendari dagokionez, eta Agenda enpresan txertatuta izatea.

PROPOSAMENAK JASOTZEKO EPEA:

2022/05/18ko 15:00etatik –  2022/06/01eko 12:00etara.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO LEKUA:

Bide telematikoa: agenda 2030@egk.eus

ESKABIDEAK AURKEZTEKO MODUA:

Proposamenak 3 dokumentutan aurkeztuko dira, PDF formatuan.

1.Aurrekontu ekonomikoa: nahitaezkoa izango da.

2. Genero-berdintasunaren, gazteen enpleguaren eta enpresaren erabilgarritasunaren sustapena egiaztatzen duen dokumentu bat: dokumentu hau aukerakoa izango da, eta 0-ko puntuazioaren balorazioa egingo da aurkeztu ezeab.

3.Memoria teknikoa: dokumentu hau aukerakoa izango da eta 0-ko puntuazioa egingo da aurkeztu ezean.

LEHIAKETAREN EBAZPENA:

 

Informazio guztia hemen

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.