Abenduak 3, aniztasun funtzionala duten pertsonen eguna
03/12/2019
Gaur, abenduak 3, asteartea, Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Eguna da. Azken urteetan egin bezala, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) eguna baliatu nahi dugu oraindik egiteko dagoen lana gogoratzeko eta kolektiboko pertsonen eskubideak aldarrikatzeko. Bizikidetzan oinarritutako gizarte barne-hartzaile bat eratu nahi badugu, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa ezinbestekoa da. Ikuspegi hau bizitzako esparru orotan txertatu behar da eta …