Enplegua, gazteria eta Aniztasun funtzionala jardunaldiko argazkia

Abenduak 3, aniztasun funtzionala duten pertsonen eguna

03/12/2019

Gaur, abenduak 3, asteartea, Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Eguna da. Azken urteetan egin bezala, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) eguna baliatu nahi dugu oraindik egiteko dagoen lana gogoratzeko eta kolektiboko pertsonen eskubideak aldarrikatzeko. Bizikidetzan oinarritutako gizarte barne-hartzaile bat eratu nahi badugu, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa ezinbestekoa da. Ikuspegi hau bizitzako esparru orotan txertatu behar da eta …

Seguir leyendo…

Mugarik Gabeko Aniztasuna gidaren aurkezpena

Abenduak 3, aniztasun funtzionala duten pertsonen eguna

03/12/2018

Gaur, abenduak 3, astelehena, Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Eguna da. Gure egungo gizartean bizikidetzarako erronketako bat aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa da. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) helburuetako bat aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideen alde lanean jardutea eta norabide horretan proposamenak egikaritzea da. EGK-k lanean jarraitzen du proiektu, egitasmo edota bestelako ekimenen bitartez aniztasun funtzionala dutenen errealitatera …

Seguir leyendo…

2018ko martxoan Maialen Olabek, EGK-ko presidentak, Gazteberri aldizkarian idatzitako iritzi-artikuluaren argazkia

Zer gertatuko litzateke gizarteak bere osotasunean Aniztasunaren aldekotasuna erakutsiko balu?

01/03/2018

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) Aniztasuna zeharkako balore bezala txertatzea aldarrikatu eta sustatzen dugu. Eguneroko bizitzan. Lanean. Aisialdian. Bakoitzak norbanako bezala bere inguru eta eremuetan, elkarte eta eragileek ohiko funtzionamenduan eta gizarteko edozein esparrutan. Hezkuntzan txiki-txikitatik Aniztasunaren aldekotasun jarrera bultzatuz. Elkarrekin bizitzea posible delako, hala izatea nahi dugulako eta positibotzat jotzen dugulako. Eta ez da azken boladako kontua. …

Seguir leyendo…

Mugarik gabeko aniztasuna gidaren aurkezpena! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Egungo erronka: Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa gizartean

01/12/2017

Hurrengo abenduaren 3an, igandea, Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Eguna da. Gure egungo gizartean bizikidetzarako erronketako bat aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa da. EGKn badaude bai gaia lantzen duten nahiz gaiarekin harreman estua duten elkarteak, besteak beste Atzegi, Bizkaiko Urtxintxa Eskola, Euskal Gorrak eta Juventudes de Unidad Progresista de la ONCE. Honetaz gain, EGK-k urteak darama, proiektu, …

Seguir leyendo…

Mugarik gabeko aniztasuna gidaren aurkezpena! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

‘Mugarik gabeko aniztasuna’ gidaren aurkezpena!

13/09/2017

Heldu da momentua! Lan eta lan ibili gara Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera sortzen ari garen giden bildumako bigarren alea sortzeko. Hilabeteak eman ditugu aniztasun funtzionala duten hainbat elkarte eta eragilerekin harremana sortzen, gaur egungo errealitatera hurbiltzen, erronkak ezagutzen, astialdiak arlo honetan duen garrantzia eta egitekoa aztertzen. Hainbat izan dira elkarteen ahotik jaso izan ditugun bizipen …

Seguir leyendo…