41. Batzar Orokorrak

41. Batzar Orokorrak aho batez onartu ditu gai ordenako puntu guztiak

14/03/2021

Online ospatzen den lehenengo Batzar Orokorra da eta, formatua dela eta, zenbait gai etorkizuneko batzar batean eztabaidatuko dira Puntu aipagarri gisa, Indarkeria matxista eta LGTBI+fobikoa salatzeko protokoloen eguneratzea onartu da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 41. Batzar Orokorra ospatu du. COVID-19aren egoerak markatutako asanblada izan da, modu birtualean egiten den lehenengoa. Goizean zehar, gai ordenako bozkatze …

Seguir leyendo…

Maskulinitate eredua zalantzan jartzea berdintasuna indartzeko neurri bezala. Cuestionamiento del modelo de masculinidad como medida para reforzar la igualdad - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Maskulinitate eredua zalantzan jartzea berdintasuna indartzeko neurri bezala

25/11/2020

Berdintasun mezuak emakumeei bideratzea ohikoa da; EGKtik fokua gizon gazteengan ere jartzea aldarrikatzen dugu Indarkeria Matxistak hamaika aurpegi ditu eta gizarte bezala erantzun behar zaie, talde eta eragile oro inplikatuz Bizi garen gizartea eredu heteropatriarkalean dago oinarritua eta jaiotzean dugun sexuaren arabera genero-rol batzuk ezartzen zaizkigu. Hau da, ‘berez’ atxikitzen diren zenbait ezaugarri, jarrera, portaera …

Seguir leyendo…

Bilboko eraso sexista salatzen dugu

Indarkeria Matxistaren aurkako protokoloaren bideoa

09/04/2019

Emakumeen aurkako indarkeriak hamaika aurpegi ditu. Bikote artean, lagun giroan edota etxerako bidean eman daiteke. Eta oraindik ere, eraso matxistak baimentzen dituzten jarrerak aurki ditzakegu esparru ezberdinetan, 2016an atera genuen dosierrean azaldu moduan, indarkeria zuzenak (eraso fisikoa, irainak, jazarpena, abusua…) icebergaren punta baino ez baitira. Horregatik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren (EGK) berdintasun lan-arloak eta bere Gaur8 …

Seguir leyendo…

Emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala helburu - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala helburu

31/12/2018

Emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala lortzeko oraindik pausuak emateko daudela begi-bistakoa da, eta eguneroko hainbat gertakarik are nabarmenago egiten dute. Era berean, zoritxarrez, oraindik LGTBI+ kolektiboaren beharrizanak asetzeko eta eskubideak bermatzeko tresnak ezarri gabe daude. Abiapuntu hau oso presente izan genuen 2018ko proiektuak eta egitasmoak diseinatzerakoan. 2018an egindakoa Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) gainerako lan-arloetan …

Seguir leyendo…

Azaroak 25: Gazteok ere emakumeen aurkako indarkeriaren kontra

Emakumeen indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna

23/11/2018

Azaroaren 25a Emakumeen Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko eguna da eta, nola ez, hilabete osoan zehar gai honen jirako programazio luzea dugu eskura erakunde, elkarte eta talde feminista ezberdinen eskutik. Emakumeen aurkako indarkeriak hamaika aurpegi ditu. Bikote artean, lagun giroan edota etxerako bidean eman daiteke. Eta oraindik ere, eraso matxistak baimentzen dituzten jarrerak aurki ditzakegu esparru ezberdinetan, …

Seguir leyendo…

Zer da zuretzat hezkidetza? Galdetegia sortu dugu jakiteko! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

2018an ere Berdintasun erreala erdietsi arte lanean

03/07/2018

Berdintasuna eta Aniztasuna azken aldian bolo-bolo dabiltzan terminoak dira. Pozgarria da ikustea gizarte bezala kontuan hartzen hasi garela, baina ezin da ahaztu oraindik ere badagoela zer egiteko. Horregatik, 2018an Berdintasun lan-arlotik asetzeko dauden behar horiek identifikatzen saiatu gara, gazteon egungo egoera mahai-gainean jartzeko eta zure laguntzarekin irtenbideak bilatu eta administrazioei proposamenak helarazteko. Zehazki, Berdintasun erreala …

Seguir leyendo…

Indarkeria Matxista: egoeraren azterketa eta gazteon eskaerak

Indarkeria Matxista: egoeraren azterketa eta gazteon eskaerak

29/11/2017

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) urtean zehar Indarkeria Matxistari buruz egindako lanaren ondorioak aurkeztu ditu gaur goizean. Maialen Olabe, EGK-ko presidenteak, eta Norma Ageitos, EGK-ko Berdintasun teknikariak, egindako agerraldian Berdintasun lan-arlotik Indarkeria Matxista eta honen eraginei aurre egiteko gidatutako bi proiektu eta hauen emaitzak aurkeztu dituzte: alde batetik, Indarkeria Matxistaren salaketarako protokolo publikoa; eta, bestetik, ‘Indarkeria …

Seguir leyendo…

Donostiako Udalarekin hitzarmena sinatu dugu - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Donostiako Udalarekin hitzarmena sinatu dugu

24/11/2017

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) eta Donostiako Udaleko Gazteria sailak sinatutako hitzarmena aurkeztu dugu gaur hedabideen aurrean egindako prentsaurrekoan. Ekitaldian Martin Ibabe, Kiroletako eta Gazteriako, Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzia,  eta Maialen Olabe, EGK-ko presidentea izan dira. Hemen duzu sareetan egin dugun unean uneko jarraipena. Ibabek adierazi du hitzarmen hau Gazteria Sailaren 2017-2020 tarterako Plan …

Seguir leyendo…

Azaroan ere #GukEzetz! Zatoz zure iritzia ematera! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Azaroan ere #GukEzetz! Zatoz zure iritzia ematera!

06/11/2017

Ekainean ‘Indarkeria Matxistari… #GukEzetz!’ kanpaina aurkeztu genuen. Honetan, gazte anonimoek, elkarteek eta hainbat gizarte eragilek Indarkeria Matxistarekiko errefusa eta honen aurka lan egiteko proposamenak islatu zituzten. Indarkeria Matxistaren gaia lantzeko EGK-k duen aurtengo erronka ez da hor bukatzen, ordea. Hurrengo azaroaren 22an UPV/EHUko Donostiako campusean zehar egongo gara gazteon Indarkeria Matxistari buruzko diskurtsoa jaso eta …

Seguir leyendo…

Indarkeria Matxistari… #GukEzetz! kanpaina aurkeztu dugu Donostiako Indarkeria Matxista nerabezaroan jardunaldian - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

EGK-k ‘Indarkeria Matxistari… #GukEzetz!’ kanpaina aurkeztu du ‘Indarkeria Matxista nerabezaroan’ jardunaldian

26/10/2017

Atzo, urriak 25, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) ‘Indarkeria Matxista Nerabezaroan. Nola bizi dute eta aurre egiteko baliabideak’ izenpean Donostiko Udalak San Telmo museoan burutu zuen jardunaldian ‘Indarkeria Matxistari… #GukEzetz!’ kanpaina aurkeztu zuen esku-hartze eredu desberdin gisa. Jardunaldiaren helburua nerabe eta gazteok bizi dugun Indarkeria Matxistaren errealitatea era sakonean ezagutu eta horretarako beharrezkoak diren zerbitzu eta …

Seguir leyendo…