Politikarientzat parte hartze galdetegia! - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

14 March, 2013

Politikarientzat parte hartze galdetegia!

(Oharra: ekimen honekin, Administrazioaren parte hartze molde gogoenetako bat erabili nahi izan dugu: galdetegiak! Beste era batera egitea hobe zela pentsatzen baduzu eta kexatu nahi baduzu, bilatu ezazu kexatzeko laukitxoa. Ziur asko ez duzu aurkituko).

Prest?
Gutxien atsekabetzen zaituen erantzuna aukeratu!

Pertsona gazteok politikarien ahotsa kontutan izan genezan gustatuko litzaizuke?

  • – Bai, baina batzutan bakarrik.
  • – Inola ere ez. Zuek, zuenera, eta guk, gurera eta zuenera; horrela ezin hobe dihoakigu eta…
  • – Ados, izan ezazue kontutan gure ahotsa, baina men egiteko, noski! Zer bestela?
  • – Egia esan, hobe zer esaten dugun ez badakizue. Total, guk ere ez dakigu oso ondo zer den esaten duguna…
  • – Telefono deiaren komodina, goi kargu bati deitzeko. Upps.

Bere ingurua hobetu nahi duten gazteekin eta gazteen gizarte mugimenduekin kontaktuan egoteko topaguneak izatea gustatuko litzaizuke?

  • – Ai, baina… ba al daude bere ingurua hobetu nahi duten gazteak? Eta gazteen gizarte mugimenduena zer da… 15M-a?
  • – Tira, gure bulegora baldin bazatozte eta gure ordutegian… agian, zeinek daki… esango diot nire idazkariari e-mail bidaltzeko…
  • – Nik zuen lokalera baldin banoa, gurpil-aulkientzako moldatu beharko duzue, braille-kartelak jarri, desfibriladore bat instalatu… tira, gure eraikuntza publiko askotan egiten ez duguna egin.
  • – Hobeto pentsatuta, modu bikaina izan daiteke gure mitina irentsiarazteko!

Zein da oztoporik handiena, politikariak eta gazteok topaguneak eta hausnarketa guneak konpartitu ditzagun?

  • – Ordutegiak, argi dago: politikarioi ez zaigu gustatzen ostiral arratsalde batean umemoko koadrila batekin elkartu behar izatea. Ezin al dira goizez klasetik edo lantokitik atera (edo Lanbideren ilaratik), gurekin hitz egiteko?
  • – Hizkuntza. Dudarik gabe, ez dugu hizkuntza bera hitz egiten. Ez dira konturatzen “gastua arrazionalizatzea” artazia sartzea dela, eta “enpleguak malgutzeak” lan kontratu ziztrin batera kondenatzea esan nahi duela. Horrela ez dago elkar ulertzerik!
  • – Itxaron, galdu naiz: topaguneak eta hausnarketa guneak? Hori ez dago nire hautes-programan! (Ala bai…? Ez dut gogoratzen…).

 

 Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Lasai egon zaitezke: inoiz ez duzu jakingo galdetegi hau zertarako balio izan duen, eta zure erantzunak kontutan izan ditugun edo ez.

Informazio gutxiago www.egk.eus atarian

Prentsa oharra irakurri

GazteEkin ekimeneko prentsa-oharra [PDF]

GazteEkin ondorio koadernoa (gaztelaniaz).

GazteEkin ondorio txostena [PDF]

GazteEkin ondorio Prezi-a (euskaraz).

GazteEkin ekimeneko ondorioak [Prezi]

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.