Parte-hartze feministago bat helburu.Una participación más feminista como objetivo - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Parte-hartze feministago bat helburu

  • EGK-ko elkarteekin Eragin #Plazandre ekitaldiko ondorioak kontrastatu ditugu

  • Asmoa parte-hartze feministago bat lortzeko tresnak elkarlanean sortzea da

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gazte eragile desberdinek zein Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolaturiko zenbait hitzaldi, topaketa eta dinamiketan, gizartean gertatu ohi den moduan, parte-hartzea orokorrean maskulinoa dela ikusi da. Hori dela-eta, Euskadiko emakume gazteek espazio publikoetan duten parte-hartzea aztertzeko EGK-k #Plazandre izeneko proiektua jarri martxan 2018ko urrian.

Aurten, 2019ko urriaren 8an, bertan ateratako ondorioak EGK-ko elkarteekin partekatu eta lanketarako ildo berriak jorratu ziren. Topaketara elkarte ezberdineko emakumeak hurbildu ziren eta honek ikuspegi anitzetatik sortutako hausnarketak aberastu zituen. Izan ere, #Plazandre jardunaldian emakume batek esan zuen moduan: “Oso leku desberdinetatik gatoz, baina oso esperientzia berdinak ditugu”.

Parte-hartzea modu askotakoa bada ere, eta espazio bakoitzaren arabera aldatzen den arren, #Plazandre ekitaldiko emakume gazteen arabera generoak parte-hartzean eragin zuzena du. Hortaz, emakume izateak, hainbat arrazoiengatik, parte-hartzea baldintzatzen du.

Puntu honetatik abiatuta, hiru dinamiken bitartez elkarteetako parte-hartzea feminista izaterako bidea nola has daitekeen proposatu zuten. Horretarako, funtsezkoa izan zen lehenik praktiken gaineko aurrehausnarketa egitea.

Proposatutako bidea

Bi ideia nagusitu ziren etorkizuneko bide feministago bat zehazterako orduan:

  • Alde batetik, emakumeen ahalduntzea lehenestea. Izan ere, emakumeen ahalduntzearekin parte-hartzearen eraldaketa eta eraikitze feminista etorriko direla uste dute.
  • Eta bestetik lanketa hauek gizonezkoekin egitea. Izan ere, espazio eta esparru ezberdinak eraldatzeko hauen inplikazioa beharrezkoa ikusi zen. Elkarteetako gizonen papera eurek definituko badute ere, bidea elkarlanean zehaztu beharko dela adierazi zuten. Espazio eta jokaera patriarkaletatik urrunduz, bide berriak jorratzeko.

Hala ere, bideak jorratze honetan, elkarteen parte-hartzea generoaren baldintzapenetatik at gauzatzeko, bakoitzaren arduraz gain, elkarteek euren egiturak, ardurak edo parte-hartze irizpideak definitzerako orduan pisu handia daukate.

Gaiari buruz gehiago jakin nahi izanez gero edo parte-hartze feministago bat lortzeko ideia gehiago badituzu idatz iezaguzu berdintasuna@egk.eus edo partehartze@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 944 436 143 / 615 749 929 (Irati) edo 945 22 06 01 (Ale) zenbakietara.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.