Emakume gazteek parte hartzeko dituzten oztopoak aztertuko ditugu. Analizaremos los obstáculos de las mujeres jóvenes para participar

1 October, 2019

Parte-hartzea maskulinoa da? Zein dira emakume gazteek parte-hartzeko oztopoak?

  • Urriaren 8an BilboRock-en EGK-ko elkarteekin Eragin #Plazandre txostena elkarbanatuko dugu

  • Helburua Euskadiko emakume gazteen errealitatea eta EGK-ko elkarteetako emakumeen errealitatea alderatzea da

Parte-hartzea ereduak aldatu direla eta aro berrira moldatu behar direla aho batez onartua dago. Baina, hori al da dagoen erronka bakarra? Azken urteotan guk antolatu ditugun hitzaldi, topaketa edo dinamiketan parte-hartzea orokorrean maskulinoa izan dela ikusi dugu. Eta beste hainbat eragilek antolatuak izan diren ekimenetan berretsi egin da. Zein dira hori eragiten duten arrazoiak? Eta oztopoak?

Horregatik, datorren urriaren 8an BilboRock espazioan EGK-ko elkarteei begira antolatutako ekitaldia antolatu dugu. 2018an garatutako #Plazandre proiektua barrura egindako begiradarekin osatu eta kontrastatu nahi dugu bertan identifikatu ziren oztopoei elkarrekin irtenbidea topatzeko.

Barrura begirako lana

Jardunaldia bi zatitan banatu dugu. Lehenik Mugarik Gabe elkarteko kideak izango ditugu gurekin oztopoak identifikatzeko. Ondoren urte hasieran aurkeztutako ‘Eragin #Plazandre’ txosteneko ondorioen kontrastea egingo dugu. Eman izena hemen!

Diagnosia eta proposatutako irtenbideak ahalik eta osatuenak eta aberatsenak izateko azpimarratu nahi dugu deialdia elkarteetako emakumezkoentzat zein gizonezkoentzat dela eta, ahal den heinean, bertaratuek ardura maila ezberdineko pertsonak izatera animatzen zaituztegula.

Hemen eman dezakezu izena. Guretzat oso garrantzitsua da zu bertan izatea, beraz edozein zalantza izanez gero idatz iezaguzu berdintasuna@egk.eus edo partehartze@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 944 436 143 / 615 749 929 (Irati) edo 945 220 601 (Ale) zenbakietara.

Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.