

Gazte Borraste irratsaioan ametsurtea hasi da
2012-09-25
Ikasturtea edo lanurtea baino, ametsurtea abiatzea nahiago dugu Gazte Borraste irratsaioan, Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik Tas Tas irratian egiten dugun irratsaioan. Aurten ere, ametsez gainezka gatoz uhinetara. Denboraldi berriko lehen irratsaio honetan, Astialdi Foroko Itsaso Andueza eta Naiara San Martín gazteekin… ...

Astialdiko begirale, zuzendari, dinamizatzaile… izan nahi al duzu? Deskargatu ezazu ikastaro-gida
2012-09-12
Klasera itzultzeko ordua da... eta klasetik kanpo hezitzeko garaia ere! Ikasgeletatik eta maisu-maistrez, haratago, amantala eta ikasmahaik gabe, beste ehunka hezitzaile ikasturteari ekiteko prest daude. Beste eskola mota batean irakasten dute: Astialdi Hezitzailearen esparruko eskolan; alegia, irakaskuntza arautu eta formalaren… ...

Eta zuk, zein arrazoi duzu grebara irteteko?
2012-09-11
Eta zuk, zein arrazoi duzu grebara irteteko? Zure inguruan gero eta pobrezia ikusten al duzu? Zure lan eta gizarte-eskubideak galtzen ari zarela sentitzen duzu? Krisiari aurre egiteko beste modu batzuk daudela uste al duzu? Mobilizaziorik gabe lortu den eskubiderik ez… ...

Dena prest Cabueñesen ospatuko diren Gazteen nazioarteko topaketetarako
"JUVENTUD RURAL / JUVENTUD URBANA: buscando puntos de encuentro" izenburupean, Gazteen Nazioarteko Topaketak ospatuko dira Cabueñesen, urriaren 11tik 14ra bitartean. Espainiako Gazteria Institutuak (INJUVE), Asturiaseko Printzerriak, Xixon-eko Udaletxea eta Asturias eta Xixon-eko Gazteria Kontseiluen eskutik, honakoa da egitaraua: (Gazteleraz). Jueves… ...

Zein da zure Beldur Barik jarrera?
2012-07-30
Dagoeneko ireki dute Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epea! 12 eta 26 urte bitartean baduzu eta gizon eta emakumezkoen arteko berdintasunaren alde zure harri koskorra jarri nahi baduzu, zure bideoa egiten hasi zaitezke (bideoklipa, lipduba, poema, entsegua, argazkiak, performance-ak...). 1.000… ...

Ikastaroa: Haur eta gazteen astialdirako begirale ikastaroa
2012-07-25
Begirale izan nahi al duzu kanpaleku, udaleku ireki eta astialdi hezitzaileko bestelako jardueratan? Hezkide Eskolak (Euskadiko gazteriaren Konseiluko elkartea) haur eta gazteen astialdirako begirale ikastarorako izen-ematea ireki du dagoeneko. Ikastaroaren deskribapena Astialdiko begirale lanetan ari diren pertsonei edo aritu nahi… ...

Ikastaroa: Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, sarean lan egiteko eta gizarte berrikuntzarako.
Elkartekintza-ren (EDE Fundazioa) prestakuntza proposamena: Sarritan sentitzen dugu honako esaldi hau egia dela: "Bakarrik ezin dugu". Krisi ekonomikoak bereziki eragiten digu hirugarren sektoreak lantzen dituen taldeoi eta, halaber, sektore horretan gauden pertsonen erantzuteko gaitasunari ere eragiten dio. Testuinguru honetan, berrikuntza… ...

Bavierako Gazteria Kontseiluko lagunak izan ditugu bisitan
2012-07-23
Bavariar kuadrila bat ikusi baduzu hortik zehar... seguraski Bavierako Gazteriaren Kontseiluko lagunak izango ziren. Bertako gazteak (eta ez hain gazteak ;) bisitan etorri zaizkigu. Aste oso batean zehar esperientziak elkarbanatu ditugu gazteria, parte-hartzea eta gizarte mugimenduen inguruan. Hainbat gaztetxe erakutsi… ...

Asteartean kalera aterako gara! Herriarentzat pobrezia, bankarentzat dirua: murrizketarik ez!
2012-07-15
Asteartean kalera aterako gara! Herriarentzat pobrezia, bankarentzat dirua: murrizketarik ez! CONTRA LOS RECORTES SOCIALES, 17 de julio, martes, a las 11 horas, delante de las oficinas de LANBIDE y Servicio Navarro de Empleo: Vitoria- Gasteiz - Jose Atxotegi, 1 Donostia… ...

Zer iruditzen zaizu zuri Etxebizitza Lege Proiektua? Hau da gure analisia
2012-07-14
Gazteontzat, gure bizitza-proiektua eraiki ahal izateko etxebizitza lortzea ezinezko misioa da. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen Etxebizitza Lege-Proiektuak esaten duenak arduratzen gaitu. Beste elkarte, gizarte mugimendu, sindikatu eta gizarte ekintzaileekin elkartu gara EtxebizHitza plataforman, eta hauek izan dira gure ondorioak:… ...