Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak txostena aurkeztu dugu - Presentamos el informe Islamofobia: feminismos, retos y visiones (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua)

15 April, 2020

Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak txostena aurkeztu dugu

  • 2019ko irailean Donostian egindako topaketan hiru testigantzak entzun ostean jorratutako proposamenak biltzen ditu

  • Emakume musulmanek emakume izateagatik sufritzen duten zapalkuntza bikoitza aztertu genuen

Emakumea eta gizonen arteko berdintasun erreala oraindik ez da erdietsi, are gutxiago kolektibo arrazializatu edo baztertuen egoera aztertzen badugu. Bizikidetza bermatzeko oztopo nabarmena da eta, horregatik, EGK-ko berdintasun eta bake eta bizikidetza lan-arloetatik Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak topaketa antolatu genuen 2019ko irailean Donostiako Emakumeen Etxean. Gaur bertan jorratutako ondorio eta proposamenak aurkezten ditugu.

Aipatutako oztopoak aztertzea ezinbestekoa da irtenbide partekatua bilatu ahal izateko: zein den oinarria, zein jarrerek mantentzen duten, nola egin diezaiekegun aurre, zein politika publiko jar daitezken martxan, etab. Islamofobia oztopo horietako bat da, izan ere emakume musulmanek emakume izateagatik sufritzen duten zapalkuntza bikoitza da. 

Feminismoak, erronkak eta ikuspegiak

Topaketan, lehenik, jatorri desberdineko hiru profilen testigantzak izan genituen: Ikram Bouzalmat, emakume musulman gazte bezala hausnarketa sakonak egin ditu kultura, hizkuntza edota gizarte desberdinek bere erlijioan duten ondorioei buruz; Chaimae Nakari, berak bizitako hainbat gertakariren ondorioz islamofobiari, berdintasunari eta bizikidetzari buruzko egindako gogoeta eta ikuspuntuak azaldu zituen; eta Enara Arrieta, master amaierako lanean aztertu zuen islamofobia.

Ostean, solasaldia ireki zen. Bertaratutakoek planteatutako galderekin hainbat gai jorratu ziren: itxura fisikoa eta janzkera barrera izan daitezkeela gazte musulmanentzat, hartutako erabakiak sor ditzakeen eztabaidak; egun bizikidetza ez dela existitzen; antzeko topaketak egitearen eta bertako ondorioak gizarteratzearen beharra; eta lehen arrazismotzat jotzen zena orain islamofobia bezala tratatzen dela, besteak beste.

[PDF] Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak txostena

Hauei aurre egiteko, ondorengoak mahaigaineratu ziren:

  • Genero-ikuspegia txertatzea.
  • Zeharkakotasunaren garrantzia.
  • Emakume gazte musulmanei ahotsa ematea mendebaldeko feminismoak egituratu izan duen emakumearen iruditegia kolokan jartzeko. Inkontzienteki ditugun estereotipoak desegin behar dira
  • Komunikabideen papera. Transmititzen duten mezua kontuan izan behar dute.
  • Pertsonak bezala tratatzea, janzkeraren eta itxura fisikoaren etiketak gaindituz. Desberdina denari mentalitate irekiarekin begiratu eta entzun behar diogu.

Ekitaldiari buruz informazio gehiago jakin nahi baduzu, zalantzaren bat izanez gero edo kontuan izan beharko genukeen zerbait bururatzen bazaizu jar zaitez harremanetan gurekin bakea@egk.eus / berdintasuna@egk.eus helbideetan edo 943429767 / 944436143 telefonoetan.

Iruzkin bat

Zure e-posta ez da argitaratuko. * Eremuak ezin du hutsik egon .

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.