Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala txostena - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) Enplegu eta Etxebizitza arloan ezinbestekotzat jotzen da aniztasunean arreta jartzea. Gazteen artean kolektibo bakoitzaren behar zehatzak aztertu behar dira enpleguaren arloan, bai gizarte osoari bai bereziki gazteei zuzendutako neurriei dagokienez. 2017ko maiatzean jardunaldi bat egin zen Enplegua, gazteria eta aniztasun funtzionala lelopean. Helburua hainbat lekukotza biltzea eta egoera hobetzeko proposamen eta erronkak partekatzea zen. Txosten honen bitartez administrazioei horiek guztiak helarazi nahi dizkiegu, neurri eta politika publikoak aniztasun funtzionala duten gazteekin eta gizarte-eragileekin koordinatu eta adostu behar baitira.

Gainera, egun dauden datuen eta testuinguru arauemailearen atal bat sartu da. Txostenari amaiera emateko, aniztasun funtzional duten gazteei zuzenduriko programa eta kontrataziorako laguntza ekonomikoen laburpen bat gehitu da.

Txostena deskargatu