Legealdiaren (2016-2020) hasieran Eusko Jaurlaritzak bere sail guztietan Giza Eskubideen ikuspuntua indartu nahi zuela agerian jarri zuen, bere ekintza guztietan modu orokor batean indartuz. XII. Legealdian, aurrekoaren ildoari jarraituz, Udaberri 2024 Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasun Plana onartu da, eta oinarrizko hiru printzipiotan oinarritzen da: bizikidetzan, Giza Eskubideetan eta aniztasunean.
Gazteriaren ahalduntzea ezinbestekoa da etorkizuneko bizikidetza ereduaren protagonista eta eragile izateko. Horregatik, helburua hezkuntza-tresnak sortzea da eta gizarte- eta hezkuntza-arloko elkarrekintzak indartzea, bizikidetzaren esparruan gainditzeke dauden eta sortzen ari diren erronken aurrean.
Ildo horretan, Justizia, Berdintasun eta Politika Publikoen Sailera atxikia dagoen Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak bultzatutako programa da Etikasi eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK) batera garatzen da.
Programaren helburua
Etikasi Giza Eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bat da. Giza duintasunaren giza oinarrian oinarritua eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua dagoena, enpatiaren aldeko hautua eginez. Programa honen helburua etikari (etika ikasi) eta Giza Eskubideei buruz ikastea da, Ipar Irlandako eta Euskadiko leku enblematikoetara hezkuntza-bisitak eginez. Leku horiek giza eskubideen urraketek markatu dituzte, eta bizikidetza erronka gisa ulertzen da, bai tokiko mailan zein globalean.
Giza Eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren ikuspuntutik, zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jazotako gertakizun traumatikoei buruzko istorioak ezagutzeak potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra dauka. Mundua beste begirada batetik ikustea eta beste pertsonen lekuan jartzea ahalbidetzen du.
Etikasiren aurreko bi esperientzien ondoren, aurten bi bidaia egingo dira: bost eguneko bidaia Ipar Irlandara eta asteburu bat Euskadiko herri baztuetan: Pasaian eta Errenterian.
Parte hartzeko baldintzak
18 eta 30 urte bitarteko EAEko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko graduko ikasleek izango dute parte hartzeko aukera.
Interesdunek izen-emate fitxa bidaltzeko epea martxoaren 13ra arte izango dute. Bestalde, martxoaren 16rako, lau dokumentu bidali beharko dituzte:
- Egiten ari diren ikasketetan onartuak izanaren ziurtagiri bat (matrikula, adibidez).
- Giza Eskubideen eta bizikidetzaren arloarekin zerikusia duten interesak, kezkak eta esperientziak azaltzen dituen motibazio gutun bat. Euskaraz zein gaztelaniaz idatzi daiteke.
- Giza Eskubideen inguruko hausnarketa propio bat (900 hitzekoa gutxienez eta 1.500 gehienez).
- Ingeleseko B2 maila frogatzen duen ziurtagiria.
Aukeraketa egiterako orduan baloratuko direnak: pertsona gazte hau Etikasi programan parte hartzera animatu duten arrazoien nolakotasuna; originaltasuna eta sormena; eta giza eskubideei buruzko hausnarketa pertsonal eta kritikoa.
Bidali beharreko dokumentu zein fitxategi guztiak bakea@egk.eus helbidera bidali behar dira “Etikasi 2022” gaiarekin.
Programan parte hartzea onartzen duten pertsonek bidaien aurretik eskainiko den formakuntza egin beharko dute, baita ondorengo ebaluazio- eta itxiera-saio bat ere, ikuspegi etikotik Euskadin eta Ipar Irlandan gertatutakoaren memoria atera daitezkeen elementu komunei buruzko ondorioak ateratzeko.
Hautaketa prozesua
20 pertsonentzako plazak daudenez, hautagaien ebaluazioa bi fasetan egingo duen epaimahai bat izendatuko da.
Hauek dira bigarren fasera igarotzeko irizpideak:
- Izen-emate fitxa.
- Ikasketetan onartuak daudela ziurtatzen duen dokumentua (aurretik izendatutako ikasturteetako ikaslea dela ziurtatzeko).
- Motibazio eskutitza.
- Ingeleseko B2 maila frogatzen duen ziurtagiria.
- Giza Eskubideei buruzko hausnarketa.
Hautaketa faseko lehen zati honetan ebaluazioa aurkeztutako informazioaren arabera bakarrik egingo da. Ikasleak aurkeztutako agiri guztien egiazkotasuna frogatu beharko du.
Lehen fasea igarotzen duten ikasleek epaimahaiarekin banakako elkarrizketa bat izango dute bigarren fasean. Ondorengo gauzak izango dira kontuan hartuko direnak:
- Interesdunaren motibazioa.
- Bakoitzaren gaitasun eta trebeziak.
- B2 Ingeles maila.
Epaimahaia parekidea izango da eta hezkuntza, Giza Eskubide eta kultura arloetako pertsona ezagunez osatua egongo da, EGK-ko pertsona batez gain. Epaimahaiak eskumena izango du deialdiaren baldintzak betetzen ez dituzten eskaerak ez onartzeko edo deskalifikatzeko.
Hiru probintzietako ikasleek Etikasi programan parte hartuko dutela ziurtatzeko, plaza kopuru zehatz bat gordeko da bidaia bakoitzean Euskadiko Lurralde Historiko bakoitzeko (hau da, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako) gazteentzat.
Ebazpena / Jakinarazpena
Ondorengoa izango da hautaketa prozesuaren kronograma:
Izen-emate epea | Martxoak 13 |
Dokumentu guztiak bidaltzeko epea | Martxoak 16 |
Eskabideen zuzenketa | Martxoak 25 |
Banakako elkarrizketa | Apirilak 4-6 |
Ebazpena | Apirilak 8 |
Bidaien aurreko formakuntza | Apirila-maiatza |
Ipar Irlandara bidaia | Uztailak 3-7 |
Pasaia Errenterian asteburua | Urria |
Ebaluaketa eta itxiera saioa | Azaroa |
Hautatze-prozesua amaitzen denean emaitzak jakinaraziko dira. Lehen fasea igarotzen duten ikasleek epaimahaiarekin banakako elkarrizketa bat izango dute bigarren fasean. Ebatziko duen organoa Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) izango da eta berauk komunikatuko die ebazpena parte hartzaile guztiei.
Etikasi programan parte hartzeko hautatuak izan diren pertsonek ebazpena jakinarazten denetik 10 egun naturaleko epea izango dute, gehienez, euren parte-hartzea berresteko.
Zalantzarik izanez gero, edota informazio gehiago jakin nahi baduzu, deitu 688 737 097 / 945 220 601 telefonora (Ainhoa) edota idatzi bakea@egk.eus helbidera.