-
#Planto ekitaldi ondorioak kontrastatu eta Migraziorako Euskal Itun Soziala eta MENA eta JENA gazteen egoera aztertuko ditugu
-
Lantaldearen bilera izango dugu Donostiako bulegoan (Andia kalea, 11) 17etan.
Aniztasuna gizartea aberasten duen balore bezala ulertzen dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK) eta, horregatik, bake eta bizikidetza lan-arlotik hainbat ekimen antolatu ditugu. Besteak beste, ekainean Gasteizen egindako ‘Migratzaileei buruzko aurreiritziei planto!’ eta irailean Donostian izandako ‘Islamofobia: feminismoak, erronkak eta ikuspegiak’ jardunaldia. Hauek osatzeko eta aztertutakoa kontrastatzeko azaroaren 12an bakea eta bizikidetza lantaldearen bilera izango dugu Donostiako bulegoan (Andia kalea, 11) 17etan. Eman izena hemen!
Era berean, aukera baliatu nahi dugu 2019an jorratutakoaren ebaluazioa egin eta gazteon interesak zein diren identifikatzeko. Bakea eta bizikidetza lan-arlotik hurrengo urtean jorratu daitezkeen gaiak edo horietako batzuk jada buruan ditugu, orain arteko topaketa eta bileretan aipatu direlako. Ildo horiek gure beharrei erantzun diezaieten, tartea eskainiko diogu ere.
Lantalde bileran lantzekoak
Esan bezala, ekainean egindako #Planto! ekitaldiko ondorioak zurekin elkarbanatu nahi ditugu hauen lanketa egiteko eta egoera hauen aurrean bai gazteok zein gizarte zibilak edo administrazioek duten papera zein izan behar den aztertzeko, bakoitzaren esku dagoena kontuan izanda.
Horretaz gain, Migraziorako Euskal Itun Soziala eta MENA eta JENA gazteen egoera mahai gainean jarri nahi ditugu, araudiak laburki azalduz eta ostean Euskadin bizi den egoeran zentratuz. Eta nola ez, zuk proposatutako gaiak ere.
- Non: EGKren Donostiako bulegoan (Andia kalea, 11).
- Noiz: Azaroaren 12an, 17:00etan.
- Izen-ematea https://forms.gle/QtNmnywDVA6rcS219
Ekitaldia interesekoa bazaizu, eman izena hemen! Eta edozein zalantza izanez gero idatz iezaguzu bakea@egk.eus helbide elektronikora edo deitu 943 42 97 67 / 688 737 097 (Leire) zenbakira.
Gogoratu! Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.